Garapenerako Lankidetza – Arabako Larrialdi Funtsa

Zer da?

Garapen-bidean dauden herrialdeetan gertatzen diren larrialdi humanitarioei erantzun bizkor eta eraginkorra emateko tresna izan nahi du Larrialdietarako Arabako Funtsak.

2005eko urriaren 26an jarri zuten martxan, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Vital Kutxa fundazioak, hitzarmen bat sinatu zutelarik. 2013an hitzarmen berri bat sinatu zuten, Udalak eta Arabako Foru Aldundiak bakarrik.

Hasieratik eta 2020ko urtarrilaren 31ra bitartean, Arabako 26 GGKE edo erakunderen eta Hegoaldeko beste biren 85 esku-hartzetan lagundu du Larrialdietarako Arabako Funtsak, 36 herrialdetan izandako 62 larrialditan.

Larrialdietarako Arabako Funtsaren xedea

Erakunde horiei garapen-bidean dauden herrialdeetako larrialdi-egoeretan laguntzeko aukera emango dien tresna gisa dago pentsatua Larrialdietarako Arabako Funtsa; hartara, laguntza ekonomiko azkarra eman ahal zaie, unean-unean, larrialdietan esku hartzeko gaitasuna frogatua duten entitateei.

Populazio jakin batean hildako ugari eragiteko arriskua dakarren edozein gertaera latz jo liteke larrialditzat, natura-hondamendi batek, gatazka armatu batek, goseteak nahiz bestek eragina delarik ere.

Bestelako ekarpen publiko nahiz pribaturik ere har lezake Larrialdietarako Arabako Funtsak, baldin eta larrialdietako jardueretarako baldin badira eta berariaz finkatutako baldintzetara egokitzen badira.

Larrialdietarako Arabako Funtsaren funtzionamendu-balantze txikia

2005etik 2019ra arteko Larrialdietarako Arabako Funtsaren funtzionamendu-balantzea pdf

Larrialdietarako laguntzak emateko protokoloa eta irizpideak

ALF Jarduketa 2021eko Protokoloa pdf

Eskabide eta txostenak aurkezteko eredu eta formularioak

Eskabideak nahiz txostenak aurkezteko formulario eta ereduak doc formatuan daude.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.