Akua galeoi pirataren parkea - Turismoa Gasteizen

Pirata-itsasontzia

33 metroko luzera eta makina bat aukera dauzkan itsasontzia da. Galeoiaren parkeak 3.000 metro karratu hartzen ditu, eta haurrentzako zabu pila bat dauzka.

Ezaugarriak

Brankatik popara oso luzea izateaz gainera, Akua galeoiak 7 metro neurtzen ditu ababorretik istriborrera, eta 16 metroko altuera dauka, mastak kontuan hartuz gero. Gainera, saski-itxurako zabu bat, txirristak eta tirolina bat dauzka. Ontziaren inguruan, hainbat jolasen artean, malgukidun txalupak eta krokodiloak eta alfonbra hegalari bat oroitarazten duen pasabide bat dago.

Nola iritsi

Aralar Mendiaren kalea 15, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba.

Informazio gehiago: Turismo Bulegoan.

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157713910900688(Beste leiho batean irekiko da)

Haurrentzako parke gehiago

Gasteizko haurrentzako beste parke batzuen kokalekua(Beste leiho batean irekiko da) kontsultatu, familia-giroan egiteko hesaldia osatzeko.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.