Esperientziak naturan - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Vitoria-Gasteiz kokatuta dagoen ingurune koloretsuari esker ingurugiro-uharte ba da. Beraz Euskadiko hiriburuak aktibitate eta esperientzia ugari eskaini ditzake naturan bertan. Vitoria-Gasteizko gauza erakargarrienetako bat, hiri berdea izatea da, aurreko mendeko hiri industrialetatik oso urrun.
Birding - Hegaztiak behatzea
Vitoria-Gasteizen gure parkeetan bizi diren hegazti mota desberdinak ditugu. Gainera, probintzian, kokapen geografiko estrategiari eta hezegune desberdinei esker, sei gune bikain daude hegaztiak behatzeko.
Ibiltaritza
Vitoria-Gasteiz inguruan dauden hamar milioi metro karratu baino gehiagotan banatzen diren hiriko parke, gune eta ibilbide berdeei esker, espazio bikaina da ibiltaritza maite dutenentzat.
Ibilbide berdeen mapa (Armentia, Olarizu eta Salburua)
Ibilaldia zaldian
Hiria inguratzen duen Eraztun Berdea inguru ezinhobea da zaldi gainean ibilaldiak egiteko. Arabako hipika-eskolekin kontaktuan jar zaitezke edo informazio gehiago eskatu dezakezu turismo-bulegoan.
Ibilaldia bizikletan
Lautada batean kokatuta dagoenez txirrindularientzat ibilbide sare handia du. Hiritik berehala joan daiteke aniztasun handiko espazio berdeetara. Eraztun berdeari bira emateko (30 km) ez da prestaketa berezirik behar eta oso esperientzia atsegingarria da, bakarrik edo familian gozatzeko.
Agenda berdea
Hirian ingurumenari lotutako ekintza ugari ospatzen dira. Jarraian hurrengo egunetarako antolatu diren ekintzen zerrenda ikus daiteke:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.