“Hiri Konektatuak” proiektuak lehen mailako plataforma izan nahi du estatu mailan, hirietan hiri-mugikortasuna ezartzeko, garatzeko eta berritzeko. Era berean, tresna izango da udalentzat, eta segurtasuna eta herritarrentzako tresnaren sinplifikazioa jarriko ditu proiektuaren erdigunean.
Gasteizez gain, plataforma horretan sartuta daude hiri hauek ere: Valentzia, Logroño, Fuenlabrada, Gijón eta Valladolid. Haien xedea zen hiriko garraioan eraldaketa digitala eta jasangarria lortzeko eta isurpen baxuko zonaldeak ezartzeko dirulaguntza eskatzea. Hala, udalerrien elkarte horrek laguntza eskatu zuen eta Ministerioak 24.934.031 euroko dirulaguntza ematea erabaki du.
Helburua da hiri anitzeko plataforma digital bat garatu eta ezartzea, kode irekian, mugikortasun-datuak modu integratuan eta elkarreragilean jaso, prozesatu eta ustiatzeko. Hiri-mugikortasuneko eta mugikortasunaren kudeaketako hainbat zerbitzu emango ditu modu koordinatuan, erabiltzaileekiko diru-transferentzien kudeaketa bateratua barne.
Proiektuaren baitan, hiri horien artean sinatu duten akordioan zehaztuta daude zereginen eta aurrekontuaren banaketa. Arabako hiriburuaren kasuan, bi funtzio bete beharko ditu: alde batetik, proiektuaren komunikazioaz arduratuko da eta, horretarako, esleitutako guztizko zenbatekotik 775.000 euro bideratu dira; eta, bestetik, honako hauekin lotutako jarduerak antolatu beharko ditu: txartelekin lotutako soluzioak, mezularitzako panelak, energia-eragingarritasuna, eskariaren araberako garraioa eta semaforoen lehentasuna, besteak beste. Azken horientzat, 670.355,90 euroko zenbatekoa bideratu da eta TUVISA udal-sozietateak kudeatuko du.
Hemen kokatzen da proiektu hau: 1. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta Landa-Agenda, despopulazioaren aurkako borroka eta nekazaritzaren garapena" (gaztelaniaz) | 1. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta metropoli-inguruneetan mugikortasun iraungarri, seguru eta konektatuaren talka-plana" (gaztelaniaz).
Honako hauek dira Vitoria-Gasteizko Udalari eragiten dioten proiektuari buruzko datuak:
Aurkeztutako hasierako proiektua (BEZa barne): 937.750,00 €
Onetsitako laguntza: 697.499,76 €
Esku-hartzeak barne hartuko dituen zonalde edo auzoak: Udalerri osoa, ekimenean parte hartzen duten hiriak.
Kolektibo onuraduna: Gizartea oro har
Ukitzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuak: 3, 5, 10, 11 eta13
EBren lehentasunak: Jarduketa horien bidez hiri-inguruneetan airearen kalitatea hobetzea eta zarata murriztea lortu nahi da, bai eta hiri-mugikortasunaren deskarbonizazioa bultzatzea ere, hiriko sareari eta haren azpiegiturei zuzendutako hainbat neurriren bidez, eta hiriko zein metropoliko garraioa sustatzea eta optimizatzea ere. Helburu espezifiko horiek honako hauek dira:
Garatze-aldia: 2022ko abendua – 2024ko ekaina
Proiektuari buruzko prentsa-oharrak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.