Prentsa eta Eragileak - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Turismo Vitoria-Gasteiz

Konekta zaitez gurekin eta gure albisteen eta turismoarekin eta biltzarrekin lotutako ekitaldien berri izango duzu.

Turismo-Helmuga Adimenduna

Vitoria-Gasteiz Turismo-Helmuga Adimendunen Sarearen kide da, nazioko eta nazioarteko beste udalerri batzuekin partekatutako kudeaketa-eredua. Eredua bost ardatzi lotutako 261 adierazleren jarraipenean oinarritzen da: gobernantza, berrikuntza, teknologia, iraunkortasuna eta irisgarritasuna.

Turismoko Estatu Idazkaritzaren mendeko Turismo Teknologiak eta Informazioa Kudeatzeko Estatuko Sozietateak (SEGITTUR) koordinatuta eta Basquetourren laguntzarekin, Gasteizek Turismo Helmuga Adimenduna bereizgarria lortu du 2025ean, metodologiaren baldintzen betetze-maila % 80tik gorakoa izan ondoren.

DTI osoa izatera iritsi aurretik, Gasteizek DTI Atxikia ziurtagiria lortu zuen 2020an eta 2023an, DTI diagnostiko-prozesu eta ekintza-plan banaren ondoren.

Turismo Enpresa Adimendunak

Europa Biltzar Jauregiak eta Turismo Bulegoak Turismo Enpresa Adimenduna (TEA) ziurtagiria lortu dute, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. UNE 178510 araua Espainiako Normalizazio Elkarteak (UNE) sustatu du, SEGITTURek eta Estatuko Turismo Idazkaritzak bultzatuta. Turismo-enpresek gobernantzan, berrikuntzan, teknologiaren erabileran, irisgarritasunean eta jasangarritasunean jardunbide egokiak integratzeko ibilbide-orria ezartzen du. Bisitariei kalitate handiagoko esperientziak eskaintzea eta turismoaren kudeaketa hobetzea da helburua.

Europa Biltzar Jauregiaren eta Turismo Bulegoaren ziurtagiria Basquetourrek urtero helmuga turistiko bati (Turismo Helmuga Adimendunen UNE 178501) eta Euskadiko 25 enpresari arau hau ezartzen laguntzeko duen ekimenaren parte da.

Turismo-mahaia

Turismo mahaian autonomia erkidegoko entitate eta erakundeek eta tokiko sektore turistikoko arlo pribatuko ordezkariek hartzen dute parte.

Turismo-mahaiari buruzko informazioa.

Plan estrategikoak

Plan estrategikoek datozen urteetarako Vitoria-Gasteizko aisialdi turismo eta MICE turismo politikak zehazten dituzte. Turismo-sektoreko hainbat eremurekin, publikoarekin zein pribatuarekin, partekatutako eta parte hartutako lanak dira.

2025eko ekainean, loteka esleitu da, prozedura irekiaren bidez, honako plan hauen diagnostikoa egiteko, eta planak diseinatu eta idazteko kontratua:

  • 2025-2030 aldirako Vitoria-Gasteizko Turismoko Plan Estrategikoa: CastroConsulting Business Strategy, S.L. enpresa arduratuko da lanez, bost hilabeteko epean.
  • 2025-2027 aldirako MICE Plan Estrategikoa: Grupo Empresarial Inmark SA arduratuko da plan hori egiteaz, eta hiru hilabeteko epea izango du gauzatzeko.

Prozedurari buruzko informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Udal dirulaguntzak

Biltzarrak eta ekitaldiak antolatzeko eta hiriaren irudia helmuga-turistiko jasangarri gisa promozionatuko duten turismo-produktu eta -esperientzia berriak sortu eta sustatzeko dirulaguntzak

Turismo-sektorearen ingurumen-iraunkortasunerako zerbitzuak

Turismo-sektoreak hainbat laguntza-tresna eta -zerbitzu ditu eskura emaitza hobeak lortzeko ingurumen-iraunkortasunean eta errentagarritasun ekonomikoan, hala nola ekonomia zirkularrari, energia aurrezteari eta Biosphere Responsible Tourism ziurtapenari buruzko aholkularitza.

Ingurumen-iraunkortasunerako zerbitzuei buruzko zerbitzuak

Txartel turistikoa Green Card

"Txartel Turistikoa Green Card Tarjeta Turística" programa, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatuta, gure lurraldean turismoa eta tokiko eskaintza turistikoa sustatzeko ekimena da. Programa honetan Arabako enpresek eta establezimenduek parte har dezakete.

"Txartel Turistikoa Green Card Tarjeta Turística"-ren programari buruzko informazioa.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea
Harremanetarako beste kontaktu bat:
Jasotako iruzkinak

Página web: Prensa y comunicación - Oficina de turismo

  • Aquí os dejo un vídeo de mi canal explicando mi estancia en Vitoria esta Semana Santa pasada. Espero que lo disfrutéis.

    https://www.youtube.com/watch?v=w8VJWVFrP5E

    Gracias por este viaje inolvidable.

    Un saludo desde el sur del sur.

    Rafa Sur

    Ikus erantsitako artxiboa

    Rafa Sur Alegre 2016/04/04 02:43:26 Erantzuna eman zaio

  • Hola,

    Muchísimas gracias por visitar nuestra ciudad, por grabar el vídeo y por subirlo a la red.

    Esperamos que vuelva pronto para disfrutar de nuevo de la ciudad.

    Cordiales saludos.

    Udalaren logotipoa Udala 2016/04/05 16:13:24