Ibilgailuak eraikin partikularretara sartzeari dagokion tasaren pasabideak - ordaindu beharrekoa

Baimendutako pasabide mota bakoitzeko ordenantzan ezarritako epigrafearen arabera galdatuko dira kuotak, pasabide-kopurua eta kalearen kategoria aintzat harturik. Gainera, 1. epigrafearen kasuan -"Bi gurpil baino gehiago dituzten ibilgailuak gorde eta zaintzeko establezimenduak"-, pasabidearen 'ibilgailu-edukiera' ere aintzat hartuko da.

Pasabidea dagon kalearen kategoria eta aplikatu beharreko epigrafea zein diren jakiteko, hemen kontsultatu:

Ordaindu behar den kuota Zerga Kudeaketarako Zerbitzuaren bulegoan kontsulta daiteke, telefonoz (945 161 132), nahiz posta elektronikoz (hacienda@vitoria-gasteiz.org(Beste leiho batean irekiko da)).

Ikusi aplikatzeko hobaria.

Adibideak

Kalkulua (1. adibidea): autoentzako pasabidea

  • 1. Pasabideari dagokion epigrafea kontsultatu 7.4 ordenantza fiskalean. 1. epigrafea: "Bi gurpil baino gehiago dituzten ibilgailuak gorde eta zaintzeko establezimenduak."
  • 2. Epigrafe horretan, kontsultatu aplikatu beharreko tarifa, ibilgailu-edukieraren eta kalearen kategoriaren arabera (kale-zerrenda kontsultatzeko, baliatu esteka).
  • Ibilgailu-edukiera: 50 ibilgailu.
  • San Prudentzio kalea: kalearen kategoria: 1.

Tarifaren kuota: 268,64 euro / 2 = 134,32 euro sei hilean behin, pasabide bakoitzeko.

Kalkulua (2. adibidea): konponketa-lantegi baten pasabidea.

  • 1. Pasabideari dagokion epigrafea kontsultatu 7.4 ordenantza fiskalean 4. epigrafea: "Bi gurpil baino gehiagoko ibilgailuak egin, konpondu, pintatu, koipeztatzeko... lantegiak".
  • 2. Epigrafe horretan, kontsultatu aplikatu beharreko tarifa, kalearen kategoriaren arabera (kale-zerrenda kontsultatu).
  • Zapatari kalea: kalearen kategoria: 2.
  • Pasabidea Erdi Aroko hirigunean dagoenez, kuotaren % 50eko hobaria dagokio.

Tarifaren kuota: 232,67 euro / 2 = 116,33 euro - % 50eko hobaria = 58,16 euro sei hilean behin.

Kalkulua (3. adibidea): kamioiak sartu eta ateratzeko pasabidea, biltegi batean (industria-jarduera), ordutegi jakin baterako, udal lizentziaren bitartez baimendua.

  • 1. Pasabideari dagokion epigrafea kontsultatu 7.4 ordenantza fiskalean 12. epigrafea: "Guztira, karga barne, 3.000 kg-tik beherako gehieneko pisua duten kamioiak sartu eta ateratzeko pasabidea".
  • 2. Epigrafe horretan, kontsultatu aplikatu beharreko tarifa, kalearen kategoriaren arabera (kale-zerrenda kontsultatu).
  • Aldabe kalea: kalearen kategoria: 2.

Tarifaren kuota: 58,38 euro / 2 = 29,19 euro sei hilean behin.

  • Pasabide baimenduaren gainordaina, % 100: 29,19 euro × 2 = 58,38 euro sei hilean behin.
  • Ordutegi jakinerako pasabidearen hobaria: % 25.

Tarifa 58,38 euro - % 25eko hobaria (14,59 euro) = 43,79 euro sei hilean behin.

Kontuan izan behar da lokalera sartzeko hutsartearen luzera 5 m-tik gorakoa bada 5 m-ko zati bakoitza nahiz azken zatia zenbatuko direla.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Zerga Kudeaketarako Zerbitzuan. Izapideak Zerga Kudeaketarako Zerbitzuan aurrez aurre egiteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik:

Telefono bidezko izapidetzea

945 16 11 32 telefonoan (Zerga Kudeaketarako Zerbitzua)

Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.