Ibilgailuak eraikin partikularretara sartzeari dagokion tasa
Erdi Aroko hiriguneko pasabideentzat
Hobaria, ibilgailuak eraikin partikularretan sartzeagatik eta aldi baterako aparkaleku-erreserbengatik ordaindu beharreko tasan, Erdi Aroko hiriguneko pasabideentzat.
% 50eko hobaria dute, ordenantza fiskalaren 7.4 Ibilgailuak eraikin partikularretan sartzeagatik ordaindu beharreko tasa 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 9., 13., 14., 15. eta 16 epigrafeetako tarifetan, Erdi Aroko hiriguneko pasabideek.
Hobari hori lortzekotan, pasabideak Erdi Aroko hirigunean egon behar du, eta urtarrilaren 1.erako edo uztailaren 1.erako alta emanda.
Hobariak eskatu egin behar dira, baina, nolanahi ere, Gasteizko Udalak ofizioz aplikatuko du pasabidearen kokalekuaren berri duelarik.
Hala ere, edozein arrazoirengatik aplikatzen ez bada, idatziz eskatu behar da:
- Lehen seihileko ordainagiriari gagozkiolarik, ekainaren 25a baino lehen.
- Bigarren seihileko ordainagiriari gagozkiolarik, abenduaren 30a baino lehen.
- Egun horiek igaro eta gero aurkezten diren eskabideak hurrengo ordainagirian aplikatuko dira.
Hobariek ez dute atzera eraginik.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
- Herritarrentzako Arreta: 010 (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Posta elektronikoz
- Posta elektronikoa: hacienda@vitoria-gasteiz.org (Zerga Kudeaketarako Zerbitzua)
Lotutako informazioa
- Hobariak eta salbuespenak - Udal zerbitzuengatiko beste ordainketa eta zerga batzuk
- Ibilgailuak eraikin partikularretara sartzeari dagokion tasaren kalkulua: pasabideak.
- Udal zerbitzuengatiko beste ordainketa eta tributu batzuk - Ibilgailuak eraikin partikularretara sartzeari dagokion tasa: pasabideak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.