Ohitura osasungarriak adinekoentzat
Jarduera fisikoa
Ugariak dira jarduera fisikoa modu autonomoan eta seguruan egiteko aukerak:
- Osasun-parkeak: Aire zabalean dauden espazioak dira, gailu egokiak erabilita ariketa fisikoa egiteko. Zenbait unetan, begiraleak izaten dira jarduera ikuskatzeko eta laguntzeko.
- Pasiera osasuntsuak: Eraztun Berdea, hiriko gune tematikoak, Donejakue bidea, ibilbide berdeak
- Erorketak saihesteko programa honetan hitzaldiak eta lantegiak izaten dira erorketa maiztasuna eta larritasuna murrizteko.
Elikadura
Elikadura egokia ezinbestekoa da osasun ona izateko.
- Jantoki zerbitzua: janari osasungarria konpainia onean.
-
Eguneroko elikadura hobeto antolatzeko gida
.
-
Elikadura egokia eta jarduera fisikoa bultzatzeko gida
.
Adinekoentzako prebentzio eta segurtasun neurriak
Gasteiz hiri lasaia da, baina adinekoen eguneroko bizimodua seguruagoa izan dadin hainbat neurri kontuan hartzea komeni da.
Gorputza eta osasuna
Gasteizek aukera ugari eskaintzen dizkigu jarduera fisikoa egiteko eta gure gorputza eta osasuna zaintzeko. Bizimodu osasuntsua izateko ezinbestekoak dira elikadura egokia, bizimodu aktiboa eta segurtasuna. Gida hauetan horiek lortzeko ideiak eskaintzen dira: Zahartze aktiboa izateko gida eta Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko gida ().
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.