Autobus geltokiari buruzko ohiko galderak

Geltokian autoz sartzerik ba al da?
Ez, baina sotoan parkinga dago, eta Rafael Alberti kalean, sarrera nagusiaren aurrean, zenbait kiss and ride aparkaleku dago (horrela deitzen zaie ingelesez aparkaldi laburra egiteko guneei, juxtu-juxtu bidaiariak utzi eta hartzeko). Parkingeko lehen hamabost minutuak doan dira.
Geltokia 24:00etan ixten bada, ordu horretatik 06:00ak arte bitartean iritsi edo aterako diren autobusetan nola igo edo jaitsi gaitezke?
Ohiko ordutegitik kanpo ere zerbitzua bermatuta egongo da: geltokiko langileek ateak irekiko ditu eta bidaiariei eta autobusei sarrera emango dizkie, behar beste denboraz. Gainera, eta horrela nahi badute, konpainiek txartelak saltzeko makina automatikoak ipini ditzakete geltokiko sarreran.
Kontsignarik ba al da?
Bai. Itxaron aretoan 48 kontsigna daude, bi neurri desberdinekoak. Geltokia irekita dagoen bitartean erabili daitezke. Geltokiaren zerbitzuei buruzko orrialdean erabilerari eta tarifei buruzko informazioa duzu.
Erretzea badago kai-barrenetan?
Ez, erretzerik ez dago geltoki osoan, kai-barrenak barne.
Joan naiteke patinetez edo bizikletaz geltoki barrutik?
Ez, patinetez, bizikletaz eta, oro har, oinez ez den beste edozein garraiobidez zirkulatzea debekatuta dago Geltokian.
Ba al da galdutako gauzen bulegorik geltokian?
Bulegorik, berez, ez. Galdutako gauzak informazio-mahaian jasoko dira, eta sailkatu egingo dira, "gauza baliotsuak" alde batetik, "jantziak eta beste" bestetik. Baldin eta hamabost egunen buruan jabeek erreklamatzen ez badituzte, Udaltzaingoaren bulegoetara bidaliko dira "gauza baliotsuak". “Jantziak eta beste” hogeita hamar egunez gordeko dira instalazioan bertan, eta, epe hori igarotzen delarik, jabeek erreklamatu ez badituzte, ongintza edo laguntza erakunderen bati emango zaizkio, edo materialak birziklatzeko lekuetara eramango.
Sar al daitezke etxe-animaliak Autobus geltokian?
Etxe-animaliak Autobus geltokiko esparruan honako baldintzapen hauek kontuan hartuta sar daitezke:
  • Autobus geltokian etxe-animaliak sartu eta bertan egon ahal izateko, gehienez ere bi metrotako uhalari lotuta joan behar dute.
  • Etxe-animaliaren izaerak eta ezaugarriek hala eskatzen badute, muturrekoa jarrita ibili beharko dute. Muturrekoa erabiltzea derrigorrezkoa da arriskutsu izan daitekeen txakurren kasuan.
  • Animaliaren higiene-, osasun- eta gogo-egoera ona izan behar da, eta baldintza horiek betetzen ez dituzten etxe-animaliei ez diete sarbiderik emango enplegatu publikoek.
Laguntza-txakurra erabiltzen duten pertsonek zerbitzua erabiltzeko eskubidea izango dute Ahalmen Urrituentzako Laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko Legebiltzarreko 10/2007 Legean zehaztutako baldintzekin.
Etxe-animalia daraman pertsonak uneoro saihestu behar du animaliak espazio publikoak eta Geltokiko fatxadak zikintzea edo bertan kalteak eragitea, eta arduratu beharko da hark eragin litzakeen eragozpenez eta kalteez, edo egin litzakeen pixa eta gorozkiak garbitzeaz.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.