Autobus geltokia - Ba al zenekien autobus geltokian...

  • ... klimatizaziorako energia geotermikoa erabiltzen dela, eta horren ondorioz energiaren % 60 inguru aurrezten dela?
  • ... sarreraren sabaian bost sabai-leiho daudela, zeinetatik eguzkiaren argi naturala sartzen den, argiztapenean aurreztu asmoz, eta barrualdeko airea berotzen duela? Aire berotu hori klimatizazio sistemaren berriztatze-airerako erabiltzen da, eta hartara energia aurrezten da.
  • ... barruko argiztapena led teknologiaz osatu dela, eta hegoaldeko fatxadan panel fotovoltaikoak jarri direla, geltokiaren beraren kontsumorako?... CO2 isurketa-kopuru handia aurreztuko dela, urteko 125.161 kg guztira?
  • ... iparraldean eta hegoaldean landare-estalduraz tratatutako patio ingelesak egin direla (1.302,50 m2 guztira), eta perimetro osoan landare-hesi bat; eta horrek guztiak argiztapen eta aireztapen naturala emango diotela parkingari, zeinaren zutabeek 6 metro neurtzen duten luzeran?

Patio ingelesa

  • ... zoruak irristagaitzak direla, eta hortik datorkiela itxura opakoa, distirarik gabea? Sarrera eta itxaron aretoa, kafetegia, kontsigna, denda eta komunetako zorua granito grisezko zoladura; kafetegiko zerbitzu guneko zorua, berriz, gres trinkokoa; eta, azkenik, sarrera aurrekoa granito zerratuzkoa.
  • ... oinez hauteman daitekeen zoladurak ikusmen urriko pertsonei hara-hona joaten lagunduko diela?.

Oinez hauteman daitezkeen bidexkak

  • ... eraikinak euri ura jasotzeko sistemaz hornituta dagoela, ureztatzeko baliatzearren?
  • ... Opacua eta Balgorza enpresa gasteiztarrek eta Vías y Construcciones-ek osatutako ABEEak egin ditu geltokia eraikitzeko lanak, eta proiektuaren arduraduna Ocus Arquitectos estudioa izan da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.