Whatsapp bidezko enpleguari eta prestakuntzari buruzko informazio-zerbitzuari buruzko ohiko galderak
Zer da iInformazio pertsonalizatuko zerbitzua whatsapp bidez?
Komunikazio-kanal berria herritarrekin, zure telefono mugikorrean, beste batzuen artean, prestakuntza-ikastaroei, asteartetako jardunaldi teknologikoei, orientazio-elkarrizketen gogorarazpenei, ikastaroetarako aukeraketa-prozesuetarako parte-hartze gogorarazpenei eta aukeraketa-egoerari buruzko informazioa jaso ahal izan dezazun.
Nola eman dezaket alta zerbitzuan?
Zer informazio jasoko dut?
Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak, bere jarduketa-arloaren baitan, zerbitzua honako hauei buruzko informazioa bidaltzeko erabiliko du:
Gure jarduerari buruzko informazio gehiago hemen:
www.vitoria-gasteiz.org/enplegua
- Enplegurako prestakuntza-ikastaroen, etengabeko prestakuntzaren, enplegua bilatzeko orientazioaren eta autoprestakuntzaren eskaintza eguneratua.
- Unean uneko hilabeteko astearteetako jardunaldi teknologikoen zerrenda.
- Orientazio-elkarrizketen oroigarriak.
- Ikastaroetarako aukeraketa-prozesuetarako parte-hartze oroigarriak.
- Aukeraketa-egoerari buruzko informazioa (onartua-erreserba-baztertua), eta baldin badagokio, matrikularen ordainketari eta ikastaroaren hasierari buruzko informazioa.
- Intereseko beste informazio-mezu batzuk: jendeari arreta eskaintzeko ordutegiak, zerbitzuen katalogoa (Enplegu Zentroa, Autoprestakuntza Aretoa, Orientazio Zerbitzua eta abar), prestakuntza-zentroen kokapena...
Gure jarduerari buruzko informazio gehiago hemen:
www.vitoria-gasteiz.org/enplegua
Zenbat mezu jasoko ditut?
Egunean gehienez bi informazio-alerta jasoko dituzu, kopuru hori handituko duten premiazko jakinarazpenik ez baldin badago behintzat.
Zein da zerbitzuak funtzionatuko duen ordutegia?
Hasiera batean ezarritako arreta-ordutegia 09:30etik 16:30era bitartekoa da, astelehenetik ostiralera. Ordutegi horretatik kanpo jasotako mezu orori ahalik eta lasterren erantzungo zaio –baldin badagokio– hurrengo lanegunean.
Gasteizko Udaleko gainerako zerbitzuekin edota jarduerekin lotutako kontsultak egin al ditzaket?
Gasteizko Udaleko Enplegu-Prestakuntza zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuen informazio-kanal gisa eta zerbitzu horiei buruzko oinarrizko galderetarako soilik erabiliko du aipatutako bitartekoa. Beste galdera batzuei erantzuna emateko, iradokizunak edo kexak biltzeko, Udaleko kanal ofizialak erabili beharko dituzu.
Gainerako erabiltzaileek nire informaziorako sarbidea izango al dute (telefonoa, egoera, profileko argazkia)?
EZ. Jakinarazpenetarako banaketa-zerrendak soilik erabiliko dira. Horrela, erabiltzaileek ez dute talde komuna osatzen, baizik eta mezuak norberari zuzenduta baleude bezala eta modu pribatuan jasotzen dituzte.
Nola komunikatu behar dut?
Herritarren eta whatsappeko kanaleko arduradunen artean errespetuzko elkarrizketa, tolerantea eta emankorra izango da.
Mezuek honelakoak izan behar dute:
Erabiltzaileek zerbitzua oker erabiltzeak hedapen-zerrendatik kanporatzea ekarriko du, eta ondorioz, ezabatu eta blokeatzea.
Mezuek honelakoak izan behar dute:
- Egokiak, hau da, eskainitako zerbitzuetatik edo landutako gaietatik aldenduko ez direnak.
- Errespetuzkoak, minduko ez dutenak eta beste pertsona batzuen duintasunaren kontra egingo ez dutenak.
- Izaera pertsonaleko daturik eta publizitate-informaziorik gabekoak.
Erabiltzaileek zerbitzua oker erabiltzeak hedapen-zerrendatik kanporatzea ekarriko du, eta ondorioz, ezabatu eta blokeatzea.
Whatsappa erabiltzaileen taldean txerta al dezaket?
EZ. Ezinezkoa da Enplegu eta Prestakuntzako Zerbitzuaren whatsappa taldeetan txertatzea, edozein izaeratakoa izanda ere.
Nola eman dezaket baja zerbitzuan?
Uneren batean zerbitzutik baja eman nahi izanez gero, nahikoa izango da BAJA hitza erabiliz jakinaraztea. Horrela, whatsapp bidezko informazio-zerbitzutik ezabatua izango zara.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.