Gazteria - Erakusketa espazioa
14 eta 30 urte bitartean badituzu, Gazte Informaziorako Udal Bulegoan gune bat duzu zure argazkiak, marrazkiak, koadroak, poesiak... erakusteko. Aretoaren formatura egokitu daitekeen edozein ekoizpen artistikorako irekia.
Oraingo erakusketa
Izenburua: Eta uda honetan, zer?
Egilea: Gazte Informaziorako Bulegoa
Datak: Apirilaren 8tik irailaren 15era arte.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara
asteartetan eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara
Lekua: Espaina plaza 1 behea
Aurreko erakusketak
Beste pertsona gazte batzuen proposamenak ezagutzeko, orain arteko erakusketen bideoak ikusi ditzakezu.
Zure erakusketa ipini nahi baduzu...
Idatz iezaguzu mezu bat eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan: infogaztea@vitoria-gasteiz.org
Espazioaren ezaugarriak
Apalak: gazte Informaziorako Udal Bulegoko Aretoak 10 cm-ko sakonera eta 3,60 m-ko luzera duten bi apal ditu. Apalen eta sabaiaren arteko distantzia 90 cm-koa da.
Markoak: gainera, 40* 50cm-ko 12 marko jartzen dira gazte interesdunen eskura, beren sorkuntzak erakusteko euskarri gisa erabil ditzaten.
Inprimaketa: inprimatu beharreko obra bada, Gazte Informazio Bulegotik ere egin daiteke lan hori, baina ez paper fotografikoan.
Zabalkundea: erakusketa iragartzen duten kartelak inprimatuko ditugu, eta gizarte-etxeetan eta kiroldegietan banatuko ditugu. Udaleko sare sozialen bidez ere zabalduko da erakusketa.
Ordutegia: erakusketa jendearentzat irekitzeko ordutegia bulegoarena izango da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara.
Aretoa lagatzeko baldintzak: Espazioaren aldi baterako lagapena bi hilabetekoa izango da, baldin eta eskaerak horretarako aukera ematen badu.
Lagapen-akordio bat sinatuko da esposizioaren baldintzak adosteko unean.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.