VIII. Itun Berdea Sariak ingurumen jarduera egokientzako

Itun berdea

Ingurumen-jardunbide egokientzako sari honen bitartez, ekimenari atxikitako enpresek beren jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko martxan jarri dituzten jardunbide onenei balioa aitortu nahi diegu.

Itun Berdeko Enpresen Topaketaren barruan -azaroaren 14an, Francisco de Vitoria auditoriumean- VIII. edizioko Itun Berdea sariak banatu dira.

2022tan saritutako enpresak

Gasteizko 25 enpresek 39 jardunbide egoki aurkeztu zituzten sarietara.

1. Mikroenpresen kategoria

Mikroenpresaren kategorian, Urraca Hortz Klinikak 37 neurri desberdin ezarri ditu bere ingurumen-aztarna hobetzeko. Neurri horietako batzuk izan dira erabilera bakarreko materialak behin baino gehiagotan erabil daitezkeen beste batzuekin ordeztea (plastikozko kubetak, babes-mantalak eta xurgatze-kanulak...), material birziklatuak erabiltzea beren lan-prozesuetan, kudeatzaile bidezko hondakinen kudeaketa eraginkorra, etab.

Horrela, enpresa honek karbono-aztarna murrizteaz gain, hondakinen eta materialen kudeaketa hobea egitea lortu du.

https://clinicadentalurraca.com/(Beste leiho batean irekiko da)

2. Enpresa txikien kategoria

Enpresa txikien kategoriako Itun Berdea saria Ofita Interiores enpresarentzat izan da.

Ofitak garatutako produktuak ekodiseinatu egiten dira, eta hirugarrenek ISO 14006 arauaren arabera ziurtatzen dituzte. Altzari horiek, gainera, ingurumen-fitxa bat dute, jasangarritasuna hobetzeko eta ingurumen-inpaktua murrizteko produktu horien bizietapa guztietan (ekoizpena, garraioa eta hondakinak) hartutako neurriekin.. Erosleak ere ikus ditzake emaitza horiek.

Era berean, beste ingurumen-hobekuntza batzuk ere badaude, hala nola, ziurtatuako egurra erabiltzea eta materialak bateratzea.

https://www.ofita.com/mobiliario-oficina/(Beste leiho batean irekiko da)

3. Enpresa ertain eta handien kategoria

Enpresa ertain eta handiaren kategoriari dagokionez, PepsiCO edari-konpainia izan da irabazlea.

2021ean, beren sektoreko lehen enpresa izan dira Pepsi gama guztiaren botiletan birziklatutako plastikozkoa (RPET) erabiltzen. Plastikozko uztai guztiak kartoizkoengatik aldatu dira. Aurrerapen horri esker, karbono-aztarna % 40 murriztu dute.

Gainera, kartoiak PECF (Programme for the Endorsement of Forest Cestification schemes) ziurtagiria du, modu iraunkorrean kudeatutako basoetatik datorrela ziurtatzen duena

https://www.pepsico.es/(Beste leiho batean irekiko da)

Argazki galeria

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72177720303753761(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.