2026ko martxoaren 6an argitaratua
Udal Artxiboak bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin Oraindik ere arrazoiak dauzkagu argazki erakusketa aurkeztuz.
Emakumeek hiriko bizitza sozialean, kulturalean, politikoan eta baita lan-bizitzan ere modu aktiboan parte hartu dutela behatzera gonbidatzen gaitu erakusketak. Artxiboko udal-funtsetatik aukeratutako irudi-sorta honek iragana dokumentatzeaz gain, orainarekin elkarrizketa agertarazten du. Gainera, irudiek berdintasuna, oraindik ere, guztion konpromisoa eta helburu kolektiboa dela, gogorarazten digute.
Ekimen honek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna benetan eta eraginkortasunez ezartzeko begirada kritikoa eta konprometituta bultzatu nahi du. Era berean, ondare dokumentala zaindu eta zabaltzearen garrantzia azpimarratzen du, herritarren kontzientzia eta parte hartzea indartzen laguntzen duen baliabide gisa.
Erakusketa 2026ko martxoaren 8tik ekainaren 7ra arte bisitatu ahal izango da, eraikinaren kanpotik, Artxiboko beirateetan instalatuta baitago. Horrela, edonork libreki ikus dezake, eguneko edozein ordutan, instalazioen barrura sartu beharrik gabe. Espazio publikoa, beraz, memoria, elkarrizketa eta aldarrikapenerako gune bihurtzen da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.