We love disco 2026/07/31 20:00 - 21:30 Félix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea) Publiko guztiak. • Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik Gaztelania Ongi etorri, jaun-andreak! Ikuskizun honetan denboran bidaiatuko dugu, distira, glamourra eta dibertsioa nagusi diren garai batera! Presta zaitezte show honetarako,Yllanaren estilo bereizgarriak sortutako esperientzia paregabea eta ahaztezina. Antzerki-tributu honetan, disko-musikaren arrakastarik handienak berpiztuko dira, ikusle guztiak aho bete hortz utzita. Txundituta geratuko zara gure bost abeslariekin, bikainak eta erabat moldakorrak, baita dantzariekin ere, euren energiaz kutsatu eta inoiz ez bezala dantzatu, kantatueta gozatuko baituzu. Disko-musikaren urrezko garaian hasten den ibilbide musikal honetan, artista ikonikoak oroituko ditugu, hala nola Gloria Gaynor, Bee Gees, TheVillage People, Boney M, Diana Ross, Donna Summer, Lady Gaga, Madonna, David Guetta eta Abba. Adin etagustu guztietako pertsonak batuko dituen ikuskizuna. Agertokia ikuskizun bisuala izango den honetan, ikusleak izango dira protagonista, eta umorea, dibertsioa eta musika ona aski eta sobera izango ditugu. We love disco ikuskizunak bidaia ahaztezina dakar 70., 80. eta 90. hamarkadetako musika nostalgikorik onenean barrena. Sarbidea Sarrerak(Beste leiho batean irekiko da) 30 €. Kontsultatu deskontuak Sarreren salmentaren hasiera: martxoak 24 Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara Online salmenta martxoaren 24ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es) Martxoaren 25etik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan Informazio gehiago Konpainia: Yllana(Beste leiho batean irekiko da) Zuzendaritza : Yllana Zuzendaritza artistikoa: David Ottone, Juan F. Ramos, Javi Bañasco Zuzendaritza musikala: Marc Álvarez Dantzariak: Zaira Buitrón, Manuel Sanz, Sara Salaberry, Eva Hernández, Dito Castro, Irán Alegría Antzezleak eta abeslariak: Enrique Sequero, Eva Mª Cortés, Manuel Bartoll, Claudia Molina, Jose Pardial Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.
Lotutako informazioa Gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako ekitaldien agenda Ekitaldien agenda Turismo agenda - Turismoa Vitoria-Gasteizen Principal Antzokiaren Programazioa Antzoki Sareko agenda Udal Antzoki Sareko programazioa Ibaiondo Gizarte Etxeko jardueren egutegia Andre Maria Zuriaren jaiak: Egitaraua Santiago eguna eta Jai atarikoak Antzerkia eta umorea jaietan Udaberri-udako programazioa