NaviLens kodeak

Zer dira

NaviLens

NaviLens kode digital adimendunen sistema berria da, espazioak irisgarriagoak egiten laguntzen duena. Erabiltzaileei informazio erabilgarria lortzen laguntzen diete (adibidez, geltoki batetik pasatzen diren lineak, hurrengo igarotze-denborak, geltokiaren deskribapena, zerbitzuko gorabeherak, etab.), erabiltzaile bakoitzaren profilerako egokiena den formatuan eta hizkuntzan, edozein ingurune/zerbitzuren irisgarritasuna hobetzen eta hura erabiltzeko esperientzia hobetzen lagunduz.

Kolore-kode horien berrikuntza nagusia, QR kodeak ez bezala, mugikorrean fokatu edo kokatu beharrik ez izatea da. Hori dela eta, ikusmen-desgaitasuna eta bestelako mugimen-desgaitasunak dituzten pertsonek erabil ditzakete.

Nola erabiltzen dira

Kodeen informazioa irakurtzeko, nahikoa da aplikazio bat deskargatzea (Android eta IOSen dago) eta mugikorra kodea dagoen tokitik mugitzea. Gerturatu beharrik gabe, NaviLens kodeak urrutitik irakur daitezke, 160 gradurainoko angeluarekin azkar, mugimenduan eta kamera desfokatuta.

Nola jakin daiteke NaviLens kode bat dagoela

Aplikazioan sartu eta mugikorraren kamera ingurunera bideratu, kode bat detektatzeko. Kodea detektatzen denean, «klik» bat entzuten da eta aplikazioak informazioa lokutatzen du. Adibidez, erabiltzailea dagoen geltokiaren izena, hurrengo autobusaren gutxi gorabeherako ordutegia, geltokiaren kokapena espazioarekiko, etab.

Bi aplikazio mota

NaviLens: pertsona itsuek eta ikusmen urrikoek erabiltzeko, eduki espezifiko eta orokorreko testu baten audio-informazioa ematen baita.

NaviLens Go: pertsona guztiek erabiltzeko, informazio-euskarri eta -eduki mota guztiak ematen baitira.

Hizkuntza

Teknologia horrekin, hizkuntza-oztopoak ere kentzen dira, informazio hori guztia erabiltzaileak gailua konfiguratuta duen hizkuntzan eskainiko baita.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.