Ensanche 21 Zabalgunea. Funtzioak eta eskumenak

Sozietateak, besteak beste, honako funtzio hauek betetzen ditu:

  • Eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko, hiria berroneratzeko eta berritzeko udal-politika gauzatzea.
  • Jabetzako eta alokairuko etxebizitzen udal-parkearen zati bat kudeatzea.
  • Plangintzari lotutako azterlanak, proiektuak eta dokumentu teknikoak idaztea.
  • Obra-, zerbitzu- eta hornidura-kontratuak egitea.
  • Urbanizatzea, azpiegiturez hornitzea eta udal-orubeak kudeatzea.
  • Udalaren lurzoru-ondarea kudeatzea hiriaren hedapen- eta berroneratze-eremuetan, haren titulartasuna bere gain hartzen baitu.
  • Beste sail eta administrazio publiko batzuekin lankidetzan aritzea hirigintza-jardueretan.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.