Lor ditzakezu aukerako kredituak EHUn BIZANekin lankidetzan

2026ko abuztuaren 31n argitaratua

Esperientzia desberdinak bizi nahi dituzu, jende berria ezagutu eta, bide batez, zure karrerarako hautazko kredituak lortu?

Gasteizko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitatea(Beste leiho batean irekiko da)k (EHU) akordio bat lortu dute unibertsitateko ikasleek BIZANeko jardueretan parte hartu ahal izateko, eta horren truke aintzatespen akademikoa jasotzeko.

Hirian, 60 urtetik gorakoentzako BIZANeko 17 zentro daude. Prestakuntzarako, aisialdirako, kulturarako eta topaketarako gune biziak dira. Era berean, belaunaldien arteko topaguneak ere badira, bertan esperientziak partekatu, estereotipoak hautsi eta komunitatea eraikitzeko. Protagonista izan zaitezke bertan.

2025-2026 ikasturtean, unibertsitateko ikasleek proiektu errealetan parte hartu ahal izango dute.

Hainbat aukera eskaintzen ditugu:

Belaunaldien arteko lantegiak eta eskola-laguntza

Ikasleek saioak prestatzen eta diseinatzen parte hartuko dute, adinekoei lagunduko diete eta esperientzia lankidetzan baloratuko dute.

Hainbat lantegitan lagun daiteke:

  1. Ahozko tradizioa → Astearteetan 11:00etatik 12:30era
  2. Eskolara, kanta-kantari → Ostiraletan, 10:30etatik 12:00era
  3. Eskola-laguntza, San Martineko BIZANen (Lehen Hezkuntzako 5. maila) → Astelehenetan, 17:00etatik 18:30era
  4. Eskola-laguntza, San Martineko BIZANen (Lehen Hezkuntzako 6. maila) → Astearteetan, 17:00etatik 18:30era
  5. Eskola-laguntza, Luis Dorao HLHI → Astearteetan/ostegunetan, 16;30etatik 18:00etara
  6. Eskola-laguntza, Txagorritxuko BIZANen → Ostegunetan, 17:00etatik 18:30era
  7. Dantzan eta beste, elkarrekin → Astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:30era

Jarduerak azarotik maiatzera izango dira.

Euskara edo ingelesa praktikatzeko guneak

Adinekoen artean euskararen edo ingelesaren erabilera sustatzeko espazioak dira. Elkarrizketarako gune horiek dinamizatzen lagun dezakezu.

  • Abetxukuko BIZANen (euskara) → astearteetan, 17:30etik 18:30era.
  • Landazuriko BIZANen (ingelesa) → astearteetan edo ostegunetan, 11:00etik 12:00era.
  • San Kristobaleko BIZANen (euskara) – asteazkenetan, 10:30etik 11:30ra
  • San Prudentzioko BIZANen (euskara) → astelehen edo asteazkenetan goizez (12:00-13:00) eta astelehen edo astearteetan arratsaldez. Astean ordubete izango da.

Talde txikiak dira (6-10 pertsona) eta euskara-maila oso oinarrizkoa da (A1). Eguneroko esaldi laburrak praktikatzea eta belaunaldien arteko hizkuntza- eta kultura-trukea bizitzea du xede.

BAE – Bizikletaz Adinik Ez

Triziklo egokitu bat gidatu eta adinekoei hirian zehar paseoak emateko aukera eskaini nahi diezu? Adinekoek berriz ere ilea haizearekin dantzan sentitzea du xede, eta aldi berean, hitz egitea eta barre egitea.

EBSE – Bizikletaz adinik ez nazioarteko programa da, eta 70 herrialdetan baino gehiagotan dago.

  • Hasi aurretik, 6 orduko prestakuntza jasoko duzu.
  • Ondoren, hirian paseoak ematen lagundu ahal izango diezu adinekoei

Ordutegia eta egutegia zure beharretara egokituko dira.

Zergatik batu ekimenera?

  1. Parte-hartzeak hautazko kredituak emango dizkizulako EHUn.
  2. Esperientzia bat delako, esperientzia praktikoa.
  3. Une aberasgarriak biziko dituzulako, adin guztietako jendea ezagutuko duzulako eta zure hiriko proiektu eraldatzaile baten parte izango zarelako.
  4. Eta, batez ere, gozatu egingo duzulako zure aletxoa jarrita.

Nola parte hartu?

Informazioa gehiago nahi baduzu, edo izena eman nahi baduzu, jarri BIZANeko informazio zerbitzuarekin harremanetan:

BIZANinfo

Ez pentsatu gehiago! Ikasi, partekatu eta egin bat BIZAN esperientziarekin.

Bizi itzazu belaunaldi arteko esperientzia paregabeak eta lortu kredituak, eta, aldi berean, gozatu eta ikasi

Oharra

Curriculumetik kanpoko kanpo-praktika akademikoengatiko kredituak aitortzeari dagokionez, 25 praktika-orduko kreditu bat baliokidetuko da.

Jardueretan parte hartuz gero, gehienez 2 kreditu lortu ahal izango direla aurreikusten da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.