Vitoria-Gasteiz Helmuga Turistiko Adimenduna (DTI) da. Horrek, besteak beste, hiriak esperientzia turistiko inklusiboagoa eskaintzeko duen konpromisoa bermatzen du. Ziurtagiri hau hainbat sariri gehitzen zaio, besteak beste, Hirigune Historikoaren irisgarritasuna hobetzeko obrengatik FAD Europako Arkitektura Sariari. Jarraitu irakurtzen, hiriari buruz gehiago jakiteko, eta gogoratu web orri honek laguntza teknikoak dituela irisgarritasuna bermatzeko.
Turismo Bulegoa
Zeinu-hizkuntzako bideo baten bidez eman nahi dizugu ongietorria. Horrez gain, Erdi Aroko Hiriguneko ibilbideari buruzko beste bideo bat duzu eskura.
Turismo Bulegotik zure eskura jartzen dugu hiriaz zure erara gozatzeko behar duzun informazio guztia. Kontaizkiguzu zure beharrak eta zure bisita modu pertsonalizatuan prestatzen lagunduko dizugu. Oraingoz, gure instalazioei eta zerbitzuei buruz jakin behar duzuna:
Bulegoa gurpil-aulkian dauden pertsonentzako irisgarria da, arkitektura-oztoporik gabeko gunea da, eta mostradore eta bainugela egokituak ditu.
Bukle magnetiko bat du entzumen-dibertsitate funtzionala duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko, eta lupa berezi bat ikusmen-urritasunak dituzten pertsonentzat.
Braillez idatzitako liburu bat dugu, hiriko turismo-baliabideei buruzkoa.
Gasteiz oso hiri erosoa dela paseatzeko eta presarik gabe ibiltzeko:
Andre Maria Zuriaren plaza da Erdi Aroko hiriguneko kaleak zeharkatzeko edo XVIII. mendeko Zabalgunea ezagutzeko abiapuntu izan daitekeen gune neuralgikoa.
Erdi Aroko hirigunea monumentu-multzo izendatu zuten 1997an, eta muino batean dago. Bertara iristea errazteko, zenbait arrapala mekaniko eta kanpoko bi igogailu daude, zeinak mapan aurki ditzakezun.
Hiria inguratzen duen Eraztun Berdea hainbat parke handik osatzen dute, eta beren ibilbideak irisgarriak dira.
Gasteizko museo guztiak dira irisgarriak eta gurpildun aulkiak eskaintzen dituzte doan bisitak egiteko.
Autobusen % 100 irisgarriak dira. Txartela autobusean bertan ordaintzen da, eskudirutan edo BAT, MUGI edo BARIK garraio-txartelekin. BEIren kasuan, balidazioa geltokian bertan egiten da. Irisgarritasunari buruzko informazio gehiago autobusetan.
Tranbia ere irisgarria da. Txartelak geltokietan dauden makinetan lortzen dira. BAT, MUGI edo BARIK txartelekin ordain daiteke, eta geralekuan bertan balidatu. Gainera, geltokiek Navilens seinaleak dituzte. Tranbiaren irisgarritasunari buruzko informazio gehiago.
Autoz mugitzen bazara, hirian behar bezala seinaleztatutako aparkalekuak daude desgaitasuna duten pertsonentzat (dagokion identifikazio-txartela jarrita), Gasteizen bizi ez arren.
Ostatuak
Hiriko ostatuak etengabe berritzen ari dira, kontsultatu Turismo Bulegoan zein dauden egokituta.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.