Bizikleta-alokairua eta buggi elektrikoak - Turismoa Gasteizen

Turismo - Bicicletas

Bizikletak alokatzeko zerbitzua Atarian

Salburuko hezeguneen interpretazio zentroan, Ataria, bizikletak alokatzeko zerbitzuak aukera ematen die bisitariei Salburuko parkea ibilbide erraz batetik pedalei eraginez ezagutzeko.

Bizikletak alokatu daitezke interpretazio zentroko ordutegian: neguan asteartetik igandera, 11:00 -14:00, eta 16:00 -19:00; udan asteartetik igandera, 11:00 - 14:00, eta 16:00 - 20:00.

Bestalde, bizikleta elektrikoak alokatu daitezke orduka edo egun osorako (aukera hau behin-behinean eten da). Honako hauek dira dituzten prezioak, eta zerbitzua Atariko ordutegi berean ematen da, aurreko paragrafoan aipatu den bezela.

  • ordu 1 - 5€.
  • 2 ordu - 9€.
  • 3 ordu - 12€.
  • 4 ordu - 16€.
  • Egun osorako prezioa - 22€.

Buggi elektrikoak

Interpretazioz lagundutako zirkuituak eskaintzen dira buggien bitartez, zaratarik eta gas kutsatzaileen emisiorik sortzen ez dutenez Eraztun Berdeko leku esanguratsuetatik zirkulatu ahal baitute.

  • Lekua: Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa, Salburuko parkean.
  • Zerbitzuak: 2-5 lagunentzako. Mugikortasun urritasuna dutenentzat.
  • Iraupena: ordu eta erdi.
  • Hizkuntzak: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta alemanez.
  • Prezioak: 6 pertsona buggi bakoitzean / 10 € pertsona bakoitzeko.
  • Ordutegia: asteartetik igandera goizez. Gomendagarria da erreserba egitea.
  • Informazio gehiago 945 16 26 16 telefonoan.

Scooterrak

Ataria interpretazio zentroak scooter motako motorrak jarri ditu mugikortasun arazoak dituzten pertsonen eskura Salburuko parkean barrena ibil daitezen. Ibilgailuak eserleku bakarrekoak dira eta aulkia eta lau gurpil dituzte. 140 kiloko pisua jasan dezakete eta gehienez 15 kilometro orduko abiadura har dezakete. Bi bateria dituzte eta iraultzetik babesteko gurpilak, eta eserlekua erregulagarria eta birakaria da, eraisgarriak diren buru- eta beso-euskarriekin.

Ibilbideak gidari batekin trizikloz

Bisita gidatuak trizikloz gidari batekin.

  • Trizikloen edukiera: 2 heldu eta ume bat edo heldu bat eta bi ume.
  • Informazioa: Guiartu: 616 203 656

Bizikletak alokatzen dituzten enpresak

Enpresak eta zerbitzuak
Izena Kontaktua Osagarriak Zerbitzuak
Lokoloka(Beste leiho batean irekiko da) Badaia kalea, 1 945 144 728 | 615 796 141 (igande eta jaiegunetarako telefono zenbakia). // lokoloka.sl@gmail.com Bizikletak heldu eta haurrentzat. Aulkia alokatzeko aukera. Giltzarrapo eta kaskoa dauzkate Bizikleta alokairua. Nahiz eta igande eta jaiegunetan denda itxita egon, aldez aurretik egindako bizikleta alokairu erreserbetarako dendara hurbiltzen dira egun horietan ere.
Capital Bikes(Beste leiho batean irekiko da) 691 112 292// capitalbikes@gmail.com Bizikleten alokairua, bizikleta elektrikoak, umeentzako aulkiak, karroak Ibilbide gidatuak eta bizikleta alokairua aldez aurretiko eskaerarekin.
Ataria, hezeguneen interpretazio zentroa 945 25 47 59. Helduentzako banakako eta tandem bizikletak. Bizikleta txikiak, ertainak eta helduentzako trizikloa. Bizikleta normalak parkean bertan erabiltzeko dira. Ezin dira parketik eraztun berdera atera. Bizikleta elektrikoak (Aukera hau behin-behinean eten da) parketik atera daitezke izan ezik.
EbikeVialki(Beste leiho batean irekiko da) Jundizko industrialdea. Goikoberaza kalea, 28 945 27 90 31 | 607 197 130 (WhatsApp bidezko zerbitzua) // info@ebikevialki.net Bizikleta elektrikoak Bizikletak eta bezeroak eskatutako lekura eramaten dituzte.

Guiartu(Beste leiho batean irekiko da)

Aiztogile kalea, 74

616203656 // guiartuvitoria@gmail.com Bizikletak Bizikleta ibilbide eta alokabide zerbitzuetan espezializatua.

Honetaz gain, ostatu (3 eta 5 izar artekoak), apartamentu eta nekazal turismo etxe batzuek, bizikleta turistikoen alokairua dute. Harreran galdetu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.