Mejorando VG Hobetuz - Parkour park

Proposamen hau parkour egiten duen gazte-talde batek aurkeztu du 2017rako Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programan, eta boto geihen jaso dituenetariko bat izan da (257).

Gazte hauek hirian, aipatutako kirola praktikatzeko, lekurik ez dagoela adierazten dute eta "era erosoan eta seguruan kirola egiteko leku finko bat" eskatzen dute.

Udal zerbitzuetatik behin baino gehiagotan elkartu izan gara gazte-talde honekin, eta, azkenik, parkour park errealitate bihurtu da. Hementxe dago!

Lanaren xehetasunak

Dossierra: 2017/CONSOC0073

Aurrekontua: 200.000€

Kontratista: Urbabil

Hasiera eta bukatzeko data: 18/3/26 eta 18/6/26.

Kontrola eta egiaztapena: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua

Proiektuaren deskribapena

Lakuabizkarra auzoan bi aisialdi eta kirol eremu egitea da asmoa.

Bi eremu (A eta B) zedarrituko dira, José Miguel Fernández de Pinedo parketik hurbil dauden bi espazio irekitan.

Parkour eremua

520 m2-ko azalera izango du, eta zenbait elementu finko. Elementu hauek aurreikusi dira: barra goratuak, kulunkatzeko; jauziak egiteko elementuak, garaiera ezberdinetako bloke eta murruak, eta eskalatzekoak.

Jolas eremu osagarria

Esparru itxia izango du, zenbait kirol jardueratan aritzeko. Bakarka edo taldeka jarduteko aukera emango du. Besteak beste, futbolean edo saskibaloian jokatzeko, gimnastika edo eskalada egiteko balioko du.

Proiektuaren irudiak

Parkour planoa

Mejorando VG Hobetuz: parkour A

PArkour B

Berriak

[2016/10/11] Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren bozketaren ondoren, 15 proiektu gehituko zaizkio udal aurrekontuari

[2017/6/2] Urtaranen gobernuak 200.000 euro inbertituko ditu Lakuabizkarrean 'parkour' egiteko eremu berritzailea instalatzeko

[2017/12/15] Hainbat obra esleitu ditu Urtaranen gobernuak Errota kalea eraberritzeko, Lakuabizkarrean 'parkourra' egiteko eta Nebera gainean Eraztun Berdea ixteko bideak eta landaketak egiteko 720.000 euroko inbertsioarekin

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.