Ibilbideak hirian zehar - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Erdi Aroko hirigunea, hiriko eraikin erlijioso nagusiak edo zabalgunea zeure kabuz esploratzeko ibilaldiak. Halaber, historiaren, naturaren edo kaleko artearen maitaleentzako gaikako ibilbideak proposatzen dizkizugu.
Erdi Aroko hirigunea
Almendrako ibilbidea
Zeharkatu ezazu hiriaren historia, Erdi Aroko hirigunearen bidez. Aurki itzazu eraikin zibilak, jauregi errenazentistak, dorretxeak eta tenplu gotikoak.
Almendrako ibilbideari buruzko informazio gehiago
Lau dorreen ibilbidea
Santa Maria katedralarekin batera, San Migel, San Bizente eta San Pedro eliza gotikoetako dorreek eratzen dute lau dorreen profila, hiriko soslai ezagunena.
Lau dorreen ibilbideari buruzko informazio gehiago
Donejakue bidearen ibilbidea
Lurrean dauden seinaleei jarraituta Donejakue bidearen zati bat hirian bertan egiteko aukera ematen du.
Donejakue bidearen ibilbideari buruzko informazio gehiago
Erdialdea
Erdialdeko ibilbidea
Andre Maria Zuriaren plaza, Maria Sortzez Garbiaren katedrala (Katedral Berria), Artium museo-zentroa eta artea nahiz historia arnastu daitezkeen bestelako eraikin eta guneak.
Erdialdeko ibilbideari buruzko informazio gehiago
Ibilbide erromantikoa
Gasteizko erdigune soziala da, baita edonolako establezimenduak dauzkan merkataritza-gunea ere. Bertan, ehun urteko dendak nahiz hiriko jatetxe gailenenak aurkituko dituzu.
Ibilbide erromantikoari buruzko informazio gehiago
Senda ibilbidea
Senda ibilbideak eta Frai Francisco Vitoria ibilbideak hiru kilometro baino gehiagoko ibilbidea egiten dute, zuhaitzez apainduriko oinezkoen guneekin osatua, jauregiak, museoak eta parkeak ikusteko aukerarekin. San Prudentzio basilika erromanikoarekin amaitzen da ibilbidea.
Senda ibilbideari buruzko informazio gehiago
Ibilbideak, egunen arabera
Egun bateko, biko edo hiruko ihesaldi batean galdu ezin dituzunak:
- 1. eguna: Erdi Aroko Hirigunea eta Zabalgunea.
- 2. eguna: Artium, Senda eta Eraztun Berdea.
- 3. eguna: museoak, parkeak eta Estibaliz .
Gaikako ibilbideak
Ibilbide literarioak - Turismoa Gasteizen
Kontakizunak inspiratzen dituzten bazterrak, hirian barrena ibiltzera bultzatzen gaituzten nobelak eta letretako pertsona ezagunak, Euskadiko hiriburuarekin lotura estua dutenak. Gasteiz literaturatik abiatuta ezagutzea proposatzen dizugu.
Ibilbide literarioei buruzko informazio gehiago
Ibilbide napoleonikoa
Hiriaren historia gogoratzera eta Napoleonen urratsak jarraitzera gonbidatzen zaitugu. Ezagut itzazu Gasteizko 1813ko guduari buruzko xehetasun gehiago, eta hurbildu garai hartako pertsonaia giltzarriengana.
Ibilbide napoleonikoari buruzko informazio gehiago.
Misteriozko hiria
Kondaira eta gertakari batzuek giro berezia eransten diete Gasteizko zenbait txokori. Santa Isabel hilerri historikoan arnastu daitezkeen beldurrari eta errespetuari tokiko zenbait eleberriren agertokiek eragiten duten egonezina gaineratu diezaiekegu, urtero heriotzaren kulturari buruzko jaialdia hartzen duen hiri honetan.
Misteriozko hiriari buruzko informazio gehiago.
Museoen ibilbidea
Ibil zaitez Euskadiko museo enblematikoenetako batzuetatik, horien artean baitaude honako hauek: Artium (Arte Garaikidearen Euskal Zentro/Museoa), BIBAT-Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa eta Farolen Museoa.
Lorategien ibilbidea
Ezagut itzazu Europako 2012ko hiriburu berdeko berdeguneak: Florida parkea eta bertako ehun urteko zuhaitzak, Prado parkea, zentroaren eta Armentiako basilika erromanikoaren artean dagoena, eta Judimendiko parkea, antzinako hilerri judua.
Loratien ibilbideari buruzko informazio gehiago
Horma-irudien ibilbidea
Gasteizko horma-irudien ibilbidea (Hiri Margotua) horma-irudien galeria bat da, eta Erdi Aroko hirigunean nahiz hiriko beste auzo batzuetan aurki daiteke. Ulertu horma-irudien esanahia, eta izan ezazu horiek sortzeko elkarlaneko prozesuaren berri.
Horma-irudien ibilbideari buruzko informazio gehiago
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.