SmartEnCity - Koroatze plana - Koroatze auzoa

Koroatze Plana

Koroatze auzoa hirigunearen ipar-ekialdean dago, Alde Zaharraren eta Gasteiz Etorbidearen artean. Auzo hori aukeratu zen, Eusko Jaurlaritzak egindako "Esku-hartze premien diagnostikoa Euskadin eraikita dagoen etxebizitza-parkea berritzeko(Beste leiho batean irekiko da)" lanean (2011) Vitoria-Gasteizko auzorik premiatsuena (lehentasun handiena zuena) horixe zela ikusi baitzen. Izan ere, gizarte-ikuspuntutik nahiz bizigarritasunean, irisgarritasunean eta energia-eraginkortasunean, auzorik ahulenen zerrendan kokatu zen.

Egoera hauskorrean zeuden beste auzo batzuk ere badauden arren, Koroatzeren kasuan, une horretan auzoan esku hartzeko proposamena prestatze-bidean zegoen, eta, horri esker, proposamena garaiz aurkeztu ahal izan zen Europar Batasunaren laguntzen deialdira.

Etxebizitzak eta biztanleak

Gaur egun, auzoak Vitoria-Gasteizko udalerriko etxebizitzen %5 eta biztanleen %5 inguru hartzen du. Auzoko etxebizitza gehienak 60ko eta 70eko hamarkadetan eraiki ziren eta auzoak gaur egun (2016ko) duen irudia ia 1970ean zuenaren berdina da. Hau da, urte horretarako, auzoa gaur egun ikusten dugun bezala egituratuta zegoen, ez baita hirigintza-aldaketa handirik izan orduz geroztik.

Hamarkada horretan, ordura arte hein handi batean hirugarren sektorean aritzen zen Vitoria-Gasteiz hiri industriala bihurtu zen, eta biztanle berri ugari etorri ziren gainerako Arabatik, Errioxatik, Nafarroatik edota Burgosetik, eta ondoren Bizkaitik eta Gipuzkoatik ere bai, herrialde horietan industriak gainezka egin zuenean.

Biztanleriari dagokionez, gaur egun Koroatzen bizi diren lagunetatik %32k 65 urte edo gehiago ditu; hiri osoari erreparatuta, berriz, biztanle guztien %20k baino ez du adin hori. Beste aldetik, auzoan atzerriko nazionalitateko biztanleen tasa altua dago: %16,4, biztanleria osoari dagokionaren bikoitza (%8,8 hiri osoan).

Hirigunearen erdialdean badago ere, biztanleen zahartze-tasa altua eta etxebizitza-parke zaharkitua dela eta, hiri-bilbea trinkoa eta berritu gabea izanik, auzoak ez du biztanle berriak erakartzeko gaitasun handirik eta, ondorioz, pixkanaka biztanleak galtzen ari da.

Proiektua

Koroatze auzoaren barruan Alde Zaharretik hurbilen dagoen eremua aukeratu da; hala, jarduerak Gasteiz muinotik hasi eta zabalguneetarantz hedatuko dira. Epe laburrean ez dago aurreikusita esku-hartzearen eremua handitzerik. Dena dela, 1980. urtea baino lehenago eraikitako etxebizitzak birgaitzea da hiriak epe ertainean aurre egin beharko dien erronketako bat, Klima-aldaketaren aurkako borroka-planak (2010-2020) zehazten duen estrategiaren barruan.

Izan ere, urte horretatik aurrera eraikitako etxeetan eraikinen isolamendua hobetzeko eraikuntza-teknikak ezartzen hasi ziren. Koroatze auzoan eskuratutako eskarmentua hiriko gainerako auzoak birgaitzeko gidalerroa izango da.

Jarduera-eremua

2017an proiektuaren esparru geografikoa hedatu zen eta eremuaren ertzeko kaleetako beste aldeko atariak ere sartu ziren.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: