SmartEnCity - Koroatze plana - Birgaitze energetikoa

Koroatze Plana

Helburua

Etxebizitzen birgaitze energetikoa aukera paregabea da Koroatzearen auzoko herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.

Koroatzearen auzoko etxebizitzak birgaituz lortu nahi da, horien eskaera energetikoa % 50 inguru murriztea, eta, horrela, CO2 isurtzeak nabarmen murriztea.

Gaur egun, etxebizitza gehienek ez duteisolamendurik fatxadetan, ezta estalkietan ere. Hortaz, elementu horien birgaitze energetikoaren bidez, nabarmen hobetuko dira bai etxebizitzon baldintza termikoak bai barruko konforta.

" "

Zertan datza?

Birgaitze energetikoaren bidez, eraikinari berokia jarriko zaio, eta energia efiziente eta berriztagarri batez hornituko da.

Horretarako, estalkia eta fatxada isolatu egingo dira. Fatxadarako, kanpoko isolamendu termikoaren sistema dago aurreikusita.

Gainera, leiho bikoitzak ipiniko dira.

Bestalde, eraikinaren barrualdea ere egokitu egingo da, beroa banatzeko sarera konektatzeko.

Eremuko bizitegi-eraikinen (1.313 etxebizitzaren) diagnostikoa egin ostean, sei motatakoak aurkitu dira, alderdi energetikoari erreparatuta. Aurrena, mota bakoitzeko eraikin lagin bat birgaitzeko diseinu-proiektuak egin dira, energia-eskaera murrizteko SmartEnCity proiektuan jasota dauden konpromisoei jarraiki. Birgaitzeetan erabil daitezkeen isolamendu-irtenbideen eta akaberen adibide dira sei mota horiek. Kasu bakoitzerako irtenbide zehatzak proiektu bakoitzaren garapenean zehaztuko dira, jabekideen erkidegoarekin batera.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.