Auzokeen parte hartzea. SmartEnCity - Koroatzeko Plana -

Koroatzeko Plana

Koroatzearen auzoko espazio publikoa (kaleak eta plazak) birgaitzeko jarduerak auzoko bizilagun, elkarte eta erakundeen partaidetzaren bitartez zehaztu dira.

Parte hartzeko prozesu batean, auzokideek erabaki zuten zer irizpide erabiliko ziren, proiektuan zehaztutako jardun-eremuko (Koroatzea, Domingo Beltran, Badaia eta Arriagako Atea kaleek mugatutako) espazio publikoa eraberritzeko.

Erabilgarri dagoen aurrekontuak (bi milioi eurokoak) mugatzen ditu espazio publiko horretako esku-hartzeak, bai eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana k ere.

Partaidetza-prozesua

2016ko ekainaren 21ean hasi zen parte hartzeko prozesua, Aldabe gizarte-etxean alegia, eta Koroatzearen auzoa birgaitzeko espazio publikoan egingo diren esku-hartzeak (SmartEnCity proiektua) definitzea zuen helburu. Udal-zerbitzu teknikoek auzoko kale eta plazak eraberritzeko proiektuen zerrenda aurkeztu zieten auzotarrei pdf.

Hauek dira udal-zerbitzu teknikoek espazio publikoa leheneratzeko proposatutako esku-hartzeak:

  • 0 proposamena. Argiteria publikoa pdf: Argiteria publikoko luminaria guztiak aldatzea, argiztapenaren kalitatea eta energia-eraginkortasuna hobetzeko.
  • 1. proposamena. Arriagako atea pdf: Koroatzearen auzoko eta Alde Zaharreko sarreretako bat eraberritzea. Oinezkoentzako espazioa handitzea proposatzen da, Arriagako atearen diseinuari jarraipena emanez, Aiztogile kaletik Antepara kalera bitarteko tartean. Trafikoa lasaituko da, eta lekua irabaziko oinezkoentzat eta egonean egoteko.
  • 2. proposamena. Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea pdf: Trafikoa lasaitzea, oinezkoentzako pasabideak goratuz kale-elkarguneetan, eta kale hori parte den oinezkoentzako ardatza sendotzea.
  • 3. proposamena. Eulogio Serdan eta Manuel Diaz de Arkaia kaleak pdf: Oinezkoentzako bi pasabide goratu egitea, Kutxa plazara sartzea erraztu eta trafikoa lasaitzeko. Kutxa plazako berdegunea hobetzeko esku-hartzea.
  • 4. proposamena. Ziudadela plaza pdf: Plaza guztiz eraberritzea, irisgarriago egiteko, egoteko lekua irabazteko eta lorontzi goratuek sortzen dituzten eragozpenak desagerrarazteko. Plazako zuhaitzak bere horretan geratuko dira.
  • 5. proposamena. Aldabe kalea. Kalea eraldatzea, oinezkoentzako ardatz bihurtu eta merkataritza-izaera emateko.
  • 6. proposamena. Aldabe plaza pdf: Plaza guztiz eraberritzea, eta handitzea, galtzadak hartzen duen espazioa urrituz. Haurrentzako jolastoki bat jarriko da, eta adinekoentzako ariketa-leku bat.
Jarduketetan lehentasunak ezartzea eta ekarpenak egitea

Irailaren 12tik 24ra, proposatutako eraberritze-proiektuak aurkezteko erakusketa egin zen Aldabe gizarte-etxean. Irailaren 17an, berriz, Aldabe kalera eraman zen erakusketa, proposatutako proiektuaren arabera kalea oinezkoentzat bihurtzeko entseguan zehar.

Erakusketan zehar, bideratzaile bat izan zen bertan, herritarrei proiektuak interpretatzen laguntzen, haiek gero errazago balioets zitzaten eta ekarpenak egin. Bertaratu ziren herritarrek, aukera izan zuten, Udalak eskainitako proposamenak ezagutzeaz gain, beren ustez beharrezkoak diren beste batzuk iradokitzeko, eta ingurua hobetzeko lehentasunak ezartzeko.

Kontsulta daiteke parte hartzeko prozesuaren oroitidazkia.

Herritarren ekarpenak, lehentasunak eta proposatutako aukerak aintzat harturik egingo ditu Gasteizko Udalak espazio publikoa eraberritzeko lanak.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: