SmartEnCity- Koroatze plana - Proiektuaren eta jardueren mugarriak

Koroatze Plana

2017ko iraila

Auzoko bizilagunen iradokizunei kasu eginez, bero-hornidura kontratatzeko bi modalitate eskainiko ditugu:

  1. Auzotarren erkidegoarekiko kontratua: enpresa hornitzaileak erkidegoari kobratuko dio, eta etxebizitza bakoitzaren kontsumoak bidaliko ditu xehatuta.
  2. Banakako (etxebizitza bakoitzeko) kontratua: enpresa hornitzaileak etxebizitza bakoitzari kobratuko dio bere kontsumoa.

2017ko ekaina

Informazio saioak: "Hobetu dezagun gure Koroatze auzoa" pdf

2017ko apirila

Udal-gobernuak Gasteizko Koroatzearen auzoko Plan Berezia onetsi du, hiriaren alderdi horretan gauzatuko den SmartEnCity proiektuaren euskarri urbanistikoa alegia.

2016ko azaroa

Auzotarrei proiektuaren xehetasunen berri emateko bilerak abiatu dira.

2016ko urria

Bulego bat ireki da, auzotarrei eta jabekideen erkidegoei informazioa emateko, etxebizitzen birgaitze energetikorako proiektuen ezaugarriei eta proiektuaren baldintzei buruz.

2016ko urria

Aldabe gizarte-etxean erakusketa antolatu da, Koroatzearen auzoko etxebizitzen birgaitze energetikorako aurreproiektuen berri emateko. Auzoan dauden 6 eraikin moten birgaitze energetikorako egin diren 6 aurreproiektuak izan dira ikusgai. Birgaitzearen aurreko eta osteko irudiak erakutsi dira, eta fatxadetarako eraikuntza-irtenbideen laginak ere bai.

2016ko iraila

Aldabe kalea oinezkoentzako jartzeko saiakera egin da, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen barruan antolatu diren jardueren barruan. Aldabe kalea oinezkoentzako egokitzea izango da auzoaren espazio publikoa eraberritzeko egingo diren proiektuetako bat.

2016ko ekaina-iraila

Parte hartzeko prozesua egin da, Koroatzearen auzoa birgaitzeko espazio publikoan egingo diren esku-hartzeak definitzeko. Gasteizeko udalaren zerbitzu teknikoen proposamenetatik abiatuz, proiektuan zehaztutako jardun-eremuko (Koroatzea, Domingo Beltran, Badaia eta Arriagako Atea kaleek mugatutako) espazio publikoa nolakoa izango den zehazten hartu dute parte auzotarrek.

2016ko apirila

Jardunaldi informatiboa egin da, auzoaren birgaitze energetikorako proiektua auzotarrei azaltzeko. Bi deialdi egin dira: goizerako bata eta arratsalderako bestea, ekitaldian parte hartu nahi duten guztiek aukera izaten dezaten. Visesako eta Gasteizko udaleko arduradun politikoek eta teknikariek proiektua aurkeztu dute eta bertaratuen zalantzei erantzun diete.

2016ko otsaila

2016ko otsailaren 1ean abiatu da, ofizialki, Smartencity proiektua, eta bost urte eta erdiko iraupena izango du. Lehenengo urtean, esku-hartzeak definituko dira xeheki; hurrengo hiru urteetan, jarduerak gauzatuko dira, eta, azken urte eta erdian, emaitzak monitorizatuko dira.

2015eko azaroa-abendua

Epealdi horretan, Europako Batzordearekin diru-laguntzaren kontratua sinatzeko behar diren administrazio-izapideak egin dira, eta urte-bukaeran sinatzea aurreikusi da.

2015eko iraila

Bost hilabeteko ebaluazio-aldiaren ondoren, 2015eko irailean aukeratu dute proiektua.

2015eko maiatza

2015eko maiatzaren 5ean aurkeztu da proiektua, Horizontea 2020 I+G+Bko programaren barruko Europako «Hiri eta komunitate adimentsuak» laguntza-deialdian.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: