Hiri Antolamenduko Plan Orokorra - Zer da HAPO?

Hiri antolakuntzarako agiri estrategikoa da. Tresna juridikoa da, hiriaren eta nekazaritza eremuaren egoera eta gure bizimodua azterturik etorkizuneko erronkei aurre egiteko balioko duena, hirigintza teknika egokien bitartez.

Arau juridiko bat da, zeinek arautzen baititu lurzoruaren erabilerak eta eraikigarritasunak, eta gauzatu daitezkeen erabilera eta jarduerak zehazten -non eta zenbat.

Edukia eta tramitazioa araututa daude.

Edukia

  • Gutxienez, udalerri osoaren egiturazko antolamendua eta plan orokorrak hiri-lurzoru finkatuan sartzen duen hiri-lurzoruaren antolamendu xehatua.
  • Nahi izanez gero, lurzoru urbanizagarri sektorizatuaren eta plan orokorrean hiri-lurzoru finkatuaren kategorian sartu gabeko hiri-lurzoruaren antolamendu xehatua.
  • Eduki horiek agiri hauetan formalizatuko dira:
    • Memoria informatiboa eta justifikatiboa.
    • Ingurumen-kalteari buruzko txostena betetzearen memoria justifikatiboa.
    • Eraikuntzari eta erabilerei buruzko arauak.
    • Planoak.
    • Plangintzaren aldiak.
    • Ekonomiaren eta finantzen aldetik duen bideragarritasunaren azterketa.

Tramitazioaren faseak

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak arautzen ditu Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorra onesteko ezinbesteko faseak:

  • Aurrerapena.
  • Hasierako onespena.
  • Behin-behineko onespena.
  • Behin betiko onespena.

Aldez aurreko azterketak aukerakoak dira.

Aurrerapenaren eta hasierako onespenaren faseek argitaratzea eta jendaurrean jartzea eskatzen dute. Hartara, iradokizunak eta alegazioak aurkeztu ahal izango ditu interesaturik dagoen nornahik.

Definizioak

Glosategia

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.