Gasteizko Udalak FotoArte lehiaketa antolatu du, jarduera artistikoari buruzko argazki lehiaketa. Ohikoa den bezala, artea edozein fasetan (prestakuntza, sorkuntza, erakusketa edo kontsumoa) erakusten duten irudiak ditu xede lehiaketak.
2026ko edizioan aukeratutako gaia "Musika" da.
Parte hartzeko epea 2026ko urtarrilaren 29tik otsailaren 27ra (biak barne) egongo da zabalik.
Parte-hartzeko formularioa
FotoArte lehiaketaren bidez jarduera artistikoa irudikatzen duten argazkiak saritu nahi dira. Horretarako, gai bat aukeratzen da edizio bakoitzean. 2026koa "Musika" izango da.
Espainiako lurraldean bizi diren 18 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.
Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu; berak egindakoak eta beste lehiaketa edo proiektu batean saritu gabekoak. Bi argazki baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.
Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, koloretan nahiz zuri-beltzean.
Ez dira onartuko Adimen Artifizialaren bitartez egindako obrak.
Argazkiak JPG formatuan eta alde handienak 2000 pixeleko neurria izango du.
Aurkeztutako proposamenek ezin izango dute egilearen izenik izan, ezta bestelako bereizgarri pertsonalik ere. Artxibo digitalaren IPTC metadatuetan ere ez da datu pertsonalik agertuko. Lanak ez dira onartuko, baldintza horiek guztiak betetzen ez badira.
Epaimahaiak 32 lan aukeratuko ditu jasotakoen artean. Horietatik hautatuko dira saridunak. Udalak talde-erakusketa bat antolatuko du argazki horiekin, 2026ko bigarren lauhilekoan, Gasteizko gizarte etxeetako erakusketa geletan eta udalaren webgunean.
Gasteizko Udala arduratuko da lan hautatuak argazki-paperean inprimatzeaz. Horretarako, antolatzaileek lanak fotoarte@vitoria-gasteiz.org e-postara bidaltzea eskatuko diete egileei, fitxategiak transferitzeko aplikazio baten bidez (adibidez: Swisstransfer). Argazkiak 300 ppi-tan egongo dira eta, gehienez, GB bateko tamaina izango dute. Era berean, inprimatuko den irudiaren neurria aukeratu beharko dute, betiere jakinda gehieneko tamaina 40 x 50 cm-koa izan daitekeela.
Lanak onartzeko epea 2026ko urtarrilaren 29tik otsailaren 27ra izango da, biak barne.
Sari bakoitzaren zenbatekoari zerga-legerian aurreikusitako atxikipenak ezarriko zaizkio.
Bertako artista saria Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten pertsonek aurkeztutako lanen artean hautatuko da. Saridunak egoera hori justifikatu beharko du.
Edozein sari eman gabe geratu ahalko da, epaimahaiaren iritziz lanek behar adinako kalitatetarik ez badute.
Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak epaimahaia izendatuko du, hiru pertsonek osatua. Argazkigintzari lotutako pertsonak izango dira. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Epaimahaiak lanen kalitate artistikoa eta teknikoa balioztatuko du, bai eta lehiaketaren gaiarekin duten lotura ere.
2026ko martxoaren 27an argitaratuko da udalaren web-orrian (www.vitoria-gasteiz.org/fotoartelehiaketa). Bertan lan hautatuak, sarituak eta horien egileak emango dira jakitera.
Hautatutako lanen erakusketaren inaugurazioa Pilarreko gizarte etxean izango da 2026ko maiatzaren 28an, 19:00etan, eta Gasteizko gizarte etxeetan izango den erakusketari hasiera emango dio.
Gasteizen bizi diren parte-hartzaileen argazki hautatuak Pilarreko gizarte etxean berreskuratu ahalko dira, paperean inprimaturik, 2026ko irailaren 21etik aurrera.
Gainontzeko egileek postaz jasoko dituzte argazkiak, baldin eta kontrakorik adierazten ez badute. Lanak bidalitakoan, antolatzaileek ez dute euren gain hartzen lanak galdu edo hondatu izanaren ardura.
Saritutako argazkiak lehiaketa antolatu duen erakundearen esku geratuko dira, eta erabili ahal izango ditu bakarrik lehiaketaren sustapena eta difusioa egiteko edota horretarako antolatzen diren jardueretan, beti ere, egilearen izena aipatuz.
2026ko urriaren 19a baino lehen berreskuratu edo eskatu ez diren argazkien jabegoa hartuko du Gasteizko Udalak, eta eskubidea izango du egokien iruditzen zaion helbururako erabiltzeko, beti ere, egilearen izena aipatuz. FotoArte lehiaketarekin zerikusia ez duten beste jardueretarako erabili nahi izanez gero, egileari jakinaraziko zaio. Irudiak eta horiek erabiltzeko eskubideak ezin izango dira hirugarrenen esku utzi, ezta saldu edo irabazi-asmoetarako erabili ere.
fotoarte@vitoria-gasteiz.org
vitoria-gasteiz.org/fotoartelehiaketa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.