Kukai Dantza: Hnuy illa. Principal Antzokia
- Noiz
- Eguna: 2021/06/18, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 20:30
- Deskribapena
-
Dantzatik, kantutik, musikatik, irudietatik arnastuko dugu poesia. Sarrionandiak irekitzen digun leihotik begiratuko diogu munduari.
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985. eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu, eta Hnuy illa ikuskizuna liburutik aukeratutako poesietan oinarritzen da.
Liburuaren 25. urtemuga baliatuko dugu liburuaren eta ikuskizunaren berreskuratze-lana egiteko. Egindakoak jaso eta berriturik, publikoaren esku jarri dugu hain kuttun dugun proiektua.
2009ko Max Saria, errebelazio ikuskizuna
- Poesia: Joseba Sarrionandia.
Gidoia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Koreografia: Jon Maya - Dantzariak: Alain Maya, Aritz Lopez, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Urko Mitxelena
- Jatorrizko musika: Iñaki Salvador
- Dantza abonamendua
- Prezioa: 18/12 euro
Online erosketa martxoaren 30eko 10:00etatik aurrera
- Poesia: Joseba Sarrionandia.
- Informazio gehiago
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.