Martxoak 8, Emakumeen Naziarteko Egunari lotutako erakusketa Udal Artxiboan

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, “Bizitzarako funtsezkoak? Aitorpena, duintasuna eta erantzukidetasuna" lemapean Gasteizko Udalak Arabako Foru Aldundiarekin batera abian jarriko duen kanpainarekin eta, aldi berean, "Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna" Emakundek proposatutako leloarekin bat eginez Gasteizko “Pilar Aróstegui” Udal Artxiboak bere argazki-funtseko 20 irudiren aukeraketa bat plazaratu du. Zaintza lanetan diharduten emakumeak dira haietako protagonista.

2021eko Martxoaren 8ko astean, Udal Artxiboko galeriako beirategiek 1900 inguru eta 1967 urtearen artean egindako argazki horietako batzuen tamaina handiko erreprodukzioak erakutsiko dituzte.

Irudietan emakumeak agertzen dira zaintzaile lanetan eta 2008an egin zen “Emakumea Udal Artxiboko argazkietan” argazki erakusketan erakutsitako hainbat argazki ikus daitezke.

Emakumea eta zaintza lanei buruzko erakusketa birtuala

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157718690135713(Beste leiho batean irekiko da)   

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.