Inauterietako konpartsak eta desfileak

Edonork har dezake parte gure hiriko Inauterietan, herritar guztientzako jai irekiak baitira. Jai egunetan, Inauteri Larunbatean bereziki, nahikoa da begi-mozorro edo kartel bat eramatea Gasteizko kaleetan jaian murgiltzeko edo antolatutako gau-jai eta ekitaldiez gozatzeko.

Baina jaietako ekitaldi kolektiboetan bereziki taldeek laguntzen dute kaleak girotzen eta kolorez betetzen. Izan ere, talde horiek jaian parte hartzea funtsezkoa da, eta denborarekin Inauterietako ezinbesteko osagaia bihurtu dira.

Inauteri larunbateko eta igandeko desfileak

Larunbat arratsaldean eta igande goizean egin ohi diren inauterietako desfileetan parte hartzeko, urtero ireki ohi den deialdian izena eman duen inauterietako konpartsa baten kide izan behar da.

Era guztietako taldeek osatzen dituzte konpartsak, besteak beste, aisialdiko taldeak, futbolzaleen taldeak, kultur elkarteak, auzo elkarteak, gurasoen elkarteak... 2026an, guztira 6.979 pertsonek eman dute izena mozorroen desfilean parte hartzeko.

2026ko Inauterietako konpartsak
Konpartsa Mozorroaren gaia
Comparsa Baila y Disfruta kultura elkartea Las estaciones del bosque encantado

Santa Luzia Errekatxiki Auzo Elkartea

Mago de Oz
Virgen de Guadalupe Extremadurako Etxea Woodstock extremeño
Ariznabarra elkarte soziokulturala Ariznabarra's family
Abetxukuko inauterietako konpartsa Bufones venecianos
Artzai Onaren parrokia kultura elkartea - Mercedarias Ikastetxea Charleston
Carmelitas gurasoen elkartea Los Zíngaros de Carmelitas
Euskali elkarte soziokulturala Salvemos las especies marinas en extinción
Aranako auzo elkartea Uparana
Séneca - Andaluziako kultura zentroa Tierra de faraones
Niño Jesús ikastetxeko inauterietako elkartea Los palomiteros de Niño Jesús: ¡¡Explosión Popcorn!!
Ikasbiturribero konpartsa elkartea Euskal kartak
Nieves Cano - Egibide ikastetxeko gurasoen elkartea Egibidanzas del fuego
Urkide ikastetxeko gurasoen elkartea Grease
Nclic ikastetxeko gurasoen elkartea Jaque Mate
Ana María Rivier gurasoen elkartea Cómo entrenar a tu dragón
San Viator kultura elkartea - N.S.C.C. kofradia Corsarios, y ... "+ corazón"
Salburuko eskola publikoen Inauteri konpartsa Euskal Inauteriak
Euskobarça Gasteizko Barçazaleak Exploradores
Sansomendi - Ali lagun taldea Lazy Town
Vera Cruz Ikastetxeko gurasoen elkartea Majorette
Corazonistas ikastetxeko gurasoen elkartea Corazonistas, un carnaval imperial
Sanpruinauteriak San Prudentzio ikastetxeko inauterietako elkartea Minions
San José de Calasanz - Escolapios ikastetxeko gurasoen elkartea Aerolapios
Iritsi Gara elkarte soziokulturala Todo puzzle tiene sus fichas
Zabalganako konpartsa kultura elkartea Zabalactika XXVI
Olauteri inauteriak prestatzeko guraso elkartea Alicia en el País de las Maravillas
Marianistas ikastetxeko gurasoen elkartea Lejano Oriente
Carpe Diem antzerkiko kultura elkartea Aviso: Última llamada para comparser@s

Izena emateko prozedura

Konpartsek Inauterietan parte hartzeko prozedura irailaren bukaera aldera abiarazten da, garai horretan bilera batera deitzen baitzaie Inauterien hurrengo edizioan parte hartu nahi duten taldeei. Gero, azaroan gutxi gorabehera, konpartsei laguntzak emateko deialdia egiten da. Deialdiaren betekizunen artean, besteak beste, taldeak eramango duen mozorroaren gaia jakinaraztea eta parte-hartzaileen zerrenda aurkeztea eskatzen da.

Desfilean parte hartu nahi duten pertsonek elkarte hauekin harremanetan jarri beharko dute Inauteri-egunetan desfilatuko duten pertsonen zerrenda eman aurretik.

Talderen batek lehenengo aldiz parte hartu nahi badu, edota dialdia hasten denean abisu bat jaso nahi badu, e-mail bat bidali dezake infocultura@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.