TUVISA - Ekipamenduak eta langileak

TUVISAko autobusak

TUVISAko jarduera hiru eremuetan ardazten da, hirurak ezberdinak izan arren bat egiten dute honako gizarte-helburuan:

  • Hiriko autobusean egiten den bidaiarientzako garraio kolektiboko zerbitzuaren jarduera propioa zuzenean kudeatzea, Gasteizko Udalaren Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren irizpideei jarraiki.
  • Sei lurpeko aparkalekuren jabe den Gasteizko Udalak emandako mandatuaren bitartez kudeatzea.
  • Udalaren Garabia Zerbitzuaren kudeaketa funtzionala.

Ekipamenduak eta zerbitzuak

2023ko abenduaren 31ra arteko datuak:

Hiriko autobusak

Hiriko autobusetako garraio kolektiboa kudeatzeko eremuan, honako baliabideak ditu bere esku TUVISAk:

  • 88 autobus jabetzan
  • Instalazioak jabetzan.
  • Plantilla propioa: 2023ko abenduaren 31n 417 langilekoa.

Jarduera horrek diru-sarrera zuzenak sortzen ditu sozietatean, eta prezio publikoak Administrazio Kontseiluak ezarri eta Euskadiko Prezioen Batzordeak argitaratzen ditu. Diru-sarrerak Gasteizko Udalak ustiapenari emandako diru-laguntzekin osatzen dira, Sozietatearen gastuei aurre egiteko.

Autobusei buruzko informazioa (ods) (2024ko urtarrilean eguneratua)

Autobusei buruzko informazioa archivo excel (2022ko uztailean eguneratua)

Bidaiarien txostena pdf (2023ko urtarrilean eguneratua)

Lurpeko aparkalekuak

Aurreko jardueraren antzera, Administrazio Kontseiluak proposatutako prezio publikoen ondoren, eta Gasteizko Udalaren diru-laguntzarekin batera sortutako diru-sarrerei esker honako zentro hauek kudeatu eta onik zaindu ahal daitezke:

pdf Administrazio Kontseiluaren txostena aparkalekuei buruz 2022an

Artium aparkalekua (2002tik aurrera du kudeatzeko mandatua):

  • Garaje plazak erabiltzea 50 urterako lagapena eginda, alokairua eta txandakatzea.
  • Administrazio-kontrola langile propioekin.

Molinuevo aparkalekua (2003tik aurrera du kudeatzeko mandatua):

  • Garaje plazak erabiltzea 50 urterako lagapena eginda eta alokairua.
  • Administrazio-kontrola langile propioekin.

Zaldiaran aparkalekua (2003tik aurrera du kudeatzeko mandatua):

  • Garaje plazak erabiltzea 50 urterako lagapena eginda eta alokairua.
  • Administrazio-kontrola langile propioekin.

Iradier Arena aparkalekua (2011tik aurrera du kudeatzeko mandatua):

  • Garaje plazak erabiltzea alokairuan eta txandakatuta.
  • Administrazio-kontrola langile propioekin.

Santa Barbara aparkalekua:

  • 2017ko ekainean izan zen aparkalekuan egindako lanen bitartean, aparkalekua funtzionamenduan mantentzeko egindako lanen mandatuaren hasiera.
  • Garaje plazak erabiltzea alokairuan eta txandakatuta.
  • Administrazio-kontrola, zaintza eta kobrantza langile propioekin.
  • Zerbitzu honetako zuzeneko langileen kopurua 10 lagunekoa da.

Europa Aparkalekua (Kudeaketa eta ustiapenerako adskripzioa)

Garabi zerbitzua

1997tik aurrera TUVISAk udalaren garabi zerbitzua ematen du, eta horretarako gaur egun honakoak ditu:

  • 4 garabi propioak
  • 13 langileko plantilla propioa.

Zerbitzu hau aurrera eramateko udalak % 100 laguntzen du diruz.

Langileak

2023ko abenduaren 31ra arteko datuak

Batez besteko langileen kopurua, kategoriaren eta sexuaren arabera sailkatuta
Gizonezkoak 2022 Emakumezkoak 2022 Guztira, 2022 Gizonezkoak 2022 Emakumezkoak 2022 Guztira, 2022 Gizonezkoak 2021 Emakumezkoak 2021 Guztira, 2021
Administrazio Kontseilua 9 2 11 9 2 11 9 2 11
Kudeatzailea - 1 1 - 1 1 - 1 1
Trafiko burua 1 - 1 1 - 1 1 - 1
Giza-baliabideen burua - 1 1 - 1 1 - 1 1
Teknikariak 4 5 9 4 4 8 1 4 5
Administratiboak - 8 8 - 7 7 - 8 8
Administrari laguntzailea 1 - 1 1 - 1 1 - 1
Birkalifikatutako Trafiko-ikuskatzaileak 5 - 5 1 - 1 2 - 2
Gidari kobratzaileak 229 47 276 238 51 289 265 43 308
Garajeko gidariak 9 1 10 8 1 9 5 1 6
Mantenimendu burua 1 - 1 1 - 1 1 - 1
1. mailako ofiziala 13 - 13 13 - 13 12 - 12
Kobratzaileak 6 4 10 4 7 11 3 4 7
Garabi gidariak 13 1 14 17 - 17 18 - 18
Gidariak 45 4 49 - - - - - -
Sistema gainbegiraleak 3 1 4 2 1 3 - - -
Ikuskariak 1 - 1 1 - 1 1 - 1
Guztira 340 75 406 332 78 410 310 62 372
Abenduaren 31ko plantilla
Gizonak 2023 Emakumeak2023 Guztira 2023 Gizonak 2022 Enmakumeak 2022 Guztira 2022
Administrazio kontseilua 9 2 11 9 2 11
Kudeatzailea - 1 1 - 1 1
Trafiko burua 1 - 1 1 - 1
Giza-baliabideen burua - 1 1 - 1 1
Teknikariak 4 4 8 4 4 8
Administratiboa - 7 7 - 7 7
Administrari laguntzailea 1 - 1 1 - 1
Birkalifikatutako Trafiko-ikuskatzaileak 5 - 5 1 - 1
Gidari kobratzaileak 215 47 262 223 51 274
Garajeko gidariak 9 1 10 8 1 9
Mantenimendu burua 1 - 1 1 - 1
1. mailako ofizialak 13 - 13 13 - 13
Kobratzaileak 6 4 10 4 7 11
Garabi gidariak 15 1 16 17 0 17
Sistema gainbegiraleak 1 3 4 1 2 3
Gidariak 43 4 47 38 5 43
Ikuskariak 1 - 1 1 - 1
Guztira 326 73 399 348 78 426

Langileei buruzko dokumentu interesgarriak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.