Aireko garraioa bertan behera uztea - Ohiko galderak

1.  Non jasotzen dira hegaldietan bidaiatzen duten pertsonen konpentsazioari eta laguntzari buruzko arau komunak, hegazkineratzea ukatuz gero eta hegaldiak bertan behera utziz gero edo asko atzeratuz gero?
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko otsailaren 11ko 261/2004 (EE) Erregelamenduan.
2.  Zein hegaldiri aplikatzen zaio Europako Erregelamendua?
Europar Batasuneko aireportuetatik, Norvegiatik, Islandiatik eta Suitzatik ateratzen diren hegaldi guztiei aplikatzen zaie Europako Erregelamendua. Europako hegazkin-konpainia guztiei eragiten die, irteerako aireportua edozein dela ere, bai eta Europaz kanpoko hegazkin-konpainiei ere Europar Batasuneko lurraldetik abiatzen direnean, Europara Batasuneakoak ez diren estatuetara doazela ere.
3.  Zer da hegazkineratzea ukatzea?
Bidaiari bati hegaldi baten hegazkineratzea ukatzea, nahiz eta hegazkinera sartzeko ezarritako baldintzak betez joan, salbu eta ukatzeko arrazoizko arrazoirik badago, hala nola, osasun- eta segurtasun-arrazoiak, edo bidaia-agiri desegokiak aurkeztea. Era berean, overbookinga hegazkineratzea ukatzeko kasua da.
4.  Zer eskubide daude hegazkineratzea ukatuz gero?
Informazioa jasotzeko eskubidea, laguntza jasotzeko eskubidea, dirua itzultzeko edo garraio alternatiborako eskubidea eta berehala konpentsatzeko eskubidea.
5.  Zertan datza informaziorako eskubidea?
Informazioa jasotzeko eskubidea: aire-konpainiak bidaiariari- eta konpentsazio-baldintzak dituen inprimaki bat entregatzea.
6.  Zer da laguntza jasotzeko eskubidea?
Hegazkin-konpainiak bidaiariari behar duen laguntza eman behar dio: behar adina janari eta edari, bi telefono-dei edo posta elektronikorako sarbidea, eta, beharrezkoa izanez gero, ostatu-gau bat edo gehiago, bai eta aireportuaren eta ostatuaren arteko garraioa ere.
7.  Zertan datza diru itzultzerako edo garraio alternatiborako eskubidea?
Diru-itzultzerako edo garraio alternatiborako eskubidearen bidez, bidaiariak konpainiak eskaini behar dituen hiru aukeretako bat aukeratu ahal izango du. Eta hauek dira:
a) Txartelaren prezioa hurrengo 7 egunetan ordaintzea.
b) Azken helmugarainoko garraioa, ahalik eta azkarren eta hasieran kontratatutakoaren pareko garraio-baldintzetan.
d) Bidaiariari komeni zaion geroagoko data batean azken helmugarainoko garraioa, eskuragarri dauden eserlekuen arabera.
8.  Zenbatekoak dira bidaiariari berehalakoan egin beharreko konpentsazioak?
a) 1.500 km-rainoko hegaldietan 250 euroko konpentsazioa jasotzeko eskubidea du, eta % 50 murriztuko da atzerapena 2 ordutik beherakoa bada.
b) EBren barruko 1.500 km-tik gorako hegaldi guztitan eta 1.500 km-tik 3.500 km-ra bitarteko gainerako hegaldi guztietan 400 euroko konpentsazioa jasotzeko eskubidea du; atzerapena 3 ordutik beherakoa bada, konpentsazio hori % 50 murriztuko da.
d) Aurreko bi ataletan aipatzen ez diren hegaldietan 600 euroko konpentsazioa jasotzeko eskubidea du, eta % 50 murriztuko da atzerapena 4 ordutik beherakoa bada.
9.  Zer da hegaldia bertan behera uztea?
Araudiak honela definitzen du ezeztatzea: programatutako hegaldi bat ez egitea, gutxienez plaza bat erreserbatuta dagoela.
10.  Zer da hegaldiaren atzerapena?
Hegaldiaren atzerapentzat jotzen da erreserban hasieran programatutako orduan ez dela iritsiko aurreikusten denean, 2 orduko aldearekin 1.500 km-rainoko hegaldietan, 3 ordukoa 1.500 km-tik gorako EBren barruan egindako hegaldietan eta 1.500 km-tik 3.500 km-ra bitarteko hegaldi guztietan, eta 4 ordukoa 3.500 km-tik gorako hegaldietan.
11.  Zer eskubide daude hegaldia atzeratzen bada?
Informazioa jasotzeko eskubidea dago, hegazkineratzea ukatzeagatik eta hegaldia bertan behera geratzeagatik gertatzen den bezala.
Eta laguntza jasotzeko eskubidea; eskubide hori hegaldiaren denbora-mugen eta distantziaren araberakoa izango da.
12.  Zer da "overbooking-a"?
Overbooking-a txartel baliodun bat eta erreserba bat duten bidaiariei hegazkineratzea ukatzea da, gehiegizko erreserba dagoelako, hegazkin-plazak baino txartel gehiago saldu direlako.
Hegazkin-konpainiak, hegaldi batean hegazkineratzea ukatu beharko duela aurreikusten duenean, bere erreserbei uko egiten dieten boluntarioak aurkezteko eskatu beharko du, zenbait onuraren truke, bidaiari interesdunak eta hegaldia egiteko ardura duen aireko garraiolariak adostutako baldintzetan.
13.  Zer eskubide dago hegaldia bertan behera uzten bada?
Informaziorako, laguntza jasotzeko eta dirua itzultzeko edo garraio alternatiborako eskubidea, hegazkineratzea ukatzen deneko baldintza berberetan.
Konpentsazioa jasotzeko eskubidea, hegazkineratzea ukatzen deneko antzeko baldintzetan, salbu eta programatutako hegaldia baino 14 egun lehenago bertan behera geratu dela jakinarazi bazaio gutxienez, edo hegazkin-konpainiak frogatzen badu bertan behera uztea ezohiko inguruabarrek eragin zutela, hala nola ezegonkortasun politikoko kasuak, hegaldia egitearekin bateraezinak diren baldintza meteorologikoak, segurtasunerako arriskuak, hegaldiaren segurtasunean ustekabeko akatsak edo aireko arduradun baten operazioei eragiten dieten grebak.
14.  Zer eskubide dago kontratatutakoa baino clase txikiagoa ematen bada?
Hegazkin-konpainiak ordaindutako zuen klasea baino beheragoko maila batean kokatzen duenean bidaiaria, txartelaren prezioaren ehuneko bat itzuli beharko dio.
15.  Zein portzentajetan konpentsatu behar da kontratatutakoa baino beheragoko klasean kokatzeagatik?
a) EBan barruan eta baita EBtik kanpo ere 1.500 km-rainoko hegaldietan, % 30eko konpentsazioa jasotzeko eskubidea dago.
b) EBan barruan eta baita EBtik kanpo ere 1.500 km-tik 3.500 km-ra bitarteko hegaldietan, % 50eko konpentsazioa jasotzeko eskubidea dago.
d) 3.500 km-tik gorako hegaldi komunitarioetan, % 50eko konpentsazioa jasotzeko eskubidea dago, eta EBtik kanpoko hegaldietan, % 75ekoa.
e) Europar Batasunetik Frantziako Itsasoz Haraindiko lurraldeetara doazen hegaldietan, txartelaren zenbatekoaren % 75 itzuliko zaie.
16.  Noren aurrean aurkez daiteke erreklamazioa, bidaiariaren eskubideak errespetatu ez badira?
Lehenik eta behin, dagokion hegazkin-konpainiari erreklamazio bat egin behar zaio, hegazkin-konpainiek dituzten erreklamazio-orrien bidez.
Erreklamazioa zuzenean bidali behar zaio erabiltzaileen arretarako sailari, gutunez, edo bitarteko elektronikoz, konpainiak halakorik badu.
Txartela, ekipajearen agiria eta erabilitako gainerako dokumentuak gorde behar dira.
Hilabeteko epean konpainiaren erantzunik jasotzen ez bada, edo erantzuna egokia ez bada, erreklamazioa aurkez daiteke AESA (Agencia Española de Seguridad Aérea) agentzian, inolako kosturik gabe.
AESAren aurrean egindako erreklamazioak Espainiako aireportu batetik abiatutako hegaldiekinlotuta daude. Helgadiek helmuga herrialde ez komunitario batetik datozenean eta, konpainia EBekoa bada, AESAren aurrean egindako erreklamazioa online edo erregistro bidez aurkez daiteke.
17.  Eta hegaldia bidaia konbinatuan kontratatu badut bidaia agentzia batean ostatuarekin batera?
Ikus itzazu: Bidaien ezeztapenak - Ohiko galderak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: