Bidaien ezeztapenak - Ohiko galderak

1.  Bidaia konbinatuak, zer dira?
Kontsumitzaileak bidaia-agentzia batekin kontratatzen dituen pakete turistikoak dira, eta gutxienez elementu hauetako bi konbinatzen dituzte:
A) Garraioa
B) Ostatua
C) Beste zerbitzu batzuk, aurrekoen osagarriak ez direnak; bidaiak gutxienez 24 ordu edo gau bat iraun beharko du.
2.  Zer eskubidek babesten dituzte produktu horien kontsumitzaileak?
Hauek dira nabarmenenak: bidaiaren xehetasun guztiei eta kostuari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea; eta kontratuaren xedea ezin bada osorik gauzatu edo hura funtsean aldatzen bada, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea.
3.  Zer gertatzen da COVID19ren ondorioz agentziarekin kontratatutako bidaia konbinatua egin ezin bada?
COVID19aren ondorioz kontratatutako bidaiak bertan behera uzten badira, bidaia-txikizkariak bonu bat eman ahal izango du itzuli beharreko diruaren zenbateko osoarekin, eta bonu hori urtebetez baliatu ahal izango du kontsumitzaileak, ezarritako alarma-egoera edo horren luzapenak amaitzen direnetik zenbatzen hasita.
4.  Zer gertatzen da urtebeteko epe horretan bonoa erabiltzen ez bada?
Urte hori igarotakoan bonoa erabili ez bada, kontsumitzaileak eskubidea izango du zor zaizkion zenbatekoak eskatzeko.
5.  Erreklamatu al dakioke txikizkariari edo bidaiaren antolatzaileari ezeztatutako bidaiaren kontura emandako zenbatekoak itzultzea?
Bai, horretarako, kontsumitzaileak kontratua suntsiarazteko eskatu beharko du hirurogei eguneko epean.
6.  Zer zenbateko itzuliko zaio?
Antolatzaileak itzuli egin beharko ditu jasotako zenbatekoak, baldin eta berak kontratatutako zerbitzu-hornitzaileek aurrerakinak itzuli badizkiote.
Partzialki egin badute, kontsumitzaileari itzuli beharko dio hornitzaileek jada itzuli diotena.
7.  Eperik ezarrita al dago?
Bai, hirurogei egun, kontratua suntsiarazten denetik edo bidaia zehatz horretarako kontratatutako zerbitzu-hornitzaileen zenbatekoak jasotzen dituenetik zenbatzen hasita.
8.  Bidaia-txikizkariek, COVID19aren ondorioz egindako ezeztatzeengatik bezeroei ordaintzeko, eskaintzen duten bonoa bidaia bererako izan behar al da?
Ez. Gobernuak emandako araudiak bermatzen du ezeztatutako bidaiaren zenbatekoa eta iraupena bonoan aipatutakoarekin bate etorri behar direla. Baina ez nahitaez bidaia bera kontratatzeko.
9.  Zer gertatzen da COVID19aren ondorioz bertan behera uzten badira hegazkin-konpainiarekin zuzenean kontratatutako hegaldiak? Kontsumitzaileek ba al dute eskubiderik?
Bai, kontsumitzaileek ordaindutako zenbatekoak itzultzeko eskubidea dute. Edo, hala badagokio, ahal den neurrian, garraio alternatibo bat erabiltzeko aukera izatea.
10.  Hegaldiak bertan behera utziz gero, bidaiariek eskubide gehiago al dituzte?
Bai, erabiltzaileek eskubidea dute konpainiak behar adina elikagai eta edari eman diezaien itxaronaldian, bai eta ostatua ere, behar izanez gero (ostaturainoko garraioa barne).
Konpentsazio bat jasotzeko eskubidea ere izan dezakete.
11.  Zer gertatzen da joaneko bidaia bertan behera utzi eta itzulerakoa ere erosi denean?
Bidaiak erosteko moduaren araberakoa izango da. Biak erreserba berean erosi baziren, bien zenbatekoa itzuliko da. Aitzitik, erreserba desberdinetan erosi badira, konpainiak ezeztatutako ibilbidearen zenbatekoa itzuli beharko du soilik.
12.  Zer gertatzen da hegazkin-konpainiak legeak ezartzen dizkion betebeharrak betetzen ez baditu?
Hegazkin-konpainiak erabiltzaileen eskaerei erantzuten ez badie edo eskaera horiek guztiz betetzen ez baditu, konpainiari formalki erreklamatzea edo AESA (Agencia Estatal de Seguridad Aérea) agentziari erreklamatzea erabaki ahal izango da.
13.  Zer gertatzen da kontratatuta daukadan hotelak nire erreserba bertan behera uzten badu COVID19a dela eta?
Hotel batean erreserba egin bada, egonaldia alarma-egoerak dirauen bitartean programatuta badago, eta hotela itxita badago eta erreserba bertan behera uzten badu, kontsumitzaileak ordaindutako zenbatekoak osorik itzultzeko eskubidea izango du.
14.  Eta kontsumitzailea bada hotel batean egindako erreserba bat bertan behera utzi nahi duena, COVID19ak sortutako ondorioz mugitu ezin delako?
Aurreratutako zenbatekoak erreklamatzeko eskubidea izango du, ezinbesteko kasua dela arguidatuz.
15.  Kontsumitzaileak bidaia konbinatu bat bertan behera utz dezake COVID19aren beldur delako?
Ezeztatzeak dirua itzultzeko edo aldatzeko eskubidea eman dezan, bidaia egitea galarazten duen elementu objektibo bat behar da COVID19aren testuinguruan gobernuak onartutako neurrien arabera. Beraz, arrazoi bakarra beldurra bada, kontsumitzailea kontratazioaren unean hitzartutako banakako ezeztatze baldintzen mende egongo da.
16.  Eta bidaia konbinatua kontratatu beharrean, soilik hegaldia kontratatu badut?
Ikus itzazu: Aireko garraioa bertan behera uztea - Ohiko galderak.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: