Salburuko eta Ariznabarreko rokodromoak irekita daude, araudi berriarekin.

Uztailaren 1ean zenbait udal rokodromo irekiko dira. Ordutegia honako hau izango da: Salburua, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 18:00etara; eta Ariznabarra astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:45era. Asteburuetan itxita egongo dira.

Eguneko sarrera edo hilabeteko bonoa erosten duten pertsonek Salburuko eta Ariznabarreko errokodromoak erabili ahal izango dituzte uztailaren 10etik aurrera.

Edukierak aldatzen dira (Salburua 10 erabiltzaile eta Ariznabarra 18). Araudia ere berria izango da:

  • Magnesioa erabili nahi izanez gero, magnesio likidoa izan beharko du.
  • Salburuko rokodromoan, bakarrik boulderra eta zeharkaldiak egin ahalko dira, beti ere langileek adierazitako bideetatik.
  • Ariznabarreko rokodromoan, boulderra eta horman egokitutako eskalada-bideak erabili ahalko dira. Ezingo da zeharkaldirik egin, ahal den neurrian eskalatzaileen arteko gurutzaketak saihesteko.
  • Korapilo batez lotuta ez dauden sokak erabili ahalko dira bakarrik.
  • Ez da erabiltzerik izango eskaladarekin zerikusi zuzena ez duten elementuak eta osagarriak: horma-barrak, koltxonetak...
  • Ariznabarrean, ezingo dira erabili ez campusa ez enbor-egitura.
  • Ez da ez arnesik ez kaskorik alokatuko.
  • Grigria erabiltzen duenak desinfektatu egin beharko du erabili aurretik eta ondoren.
  • Rokodromoak erabiltzeko ohiko arauez gain, beste arau batzuk ezarriko dira oraingo egoera dela eta.

Ez da erreserbarik izango. Lekuak mugatuak izango dira. Edukiera alda liteke egoeraren bilakaeraren arabera. Rokodromoak erabiltzeko urteko abonamendua duten pertsonak baino ezingo dira sartu. Erabileraren arabera, sarrera erosita sartzeko aukera ematen den aztertuko da. Salburuko rokodromoan ordubeteko jarduera bermatuko da; Ariznabarrekoan, ordu eta laurdenekoa, rokodromoan sartzen den unetik. Edukiera gainditzen bada, teknikariek antolatuko dituzte erabiltzaileen sarrera-irteerak, zein ordutan iritsi diren kontuan hartuta. Teknikariek rokodromoan denbora gehien daramatenak kanporatuko dituzte, erabiltzaile bakoitzari bermatutako gutxieneko denbora igaro bada.

Rokodromoak erabiltzeko ohiko arauez gain, beste arau gehigarri batzuk ere egongo dira, egungo egoeraren ondorioz:

  • Instalazioko sarrera-irteerak: Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea instalazioko sarreratik rokodromoraino. Irteteko ere nahitaezkoa izango da. Ilararik sortzen bada, instalazioetara doazenen erantzukizuna izango da 1,5 metroko distantzia gordetzea pertsonen artean. Sartzeko eta irteteko ezarri diren ibilbideak errespetatu.
  • Aldagelak eta dutxak: Ezingo da ez aldagelarik ez dutxarik erabili. Rokodromoen sarreran gune bat egokituko da oinetakoak aldatzeko eta praktikatzeko erabiliko ez diren jantziak uzteko (plastikozko poltsa baten barruan). Rokodromoaren barrura ezingo da eraman berez jarduerarako ez den jantzirik eta materialik.
  • Rokodromoan sartu aurretik, erabiltzaileek eskuak garbitu beharko dituzte, eta katu-oinak desinfektatu.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.