Tokiko merkataritza ezartzen laguntzeko programa batek Erdi Aroko hirigunean, Salburuan eta Zabalganean erabiltzen ez diren 100 areto biziberritzen ahalbidetuko du

2020ko ekainaren 26an

Alkateak iragarri du alderdi horietan negozio berriak sortzeko neurria.

Udalak tokiko merkataritza ezartzen laguntzeko programa bat sustatuko du, Erdi Aroko hirigunean, Salburuan eta Zabalganean erabiltzen ez diren 100 areto biziberritzea ahalbidetuko duena. Erosteko eskubidea ematen duten alokairuak eskainiko zaizkie merkataritza- eta zerbitzu-jarduera berriak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileei. Horixe iragarri du Gasteizko alkate Gorka Urtaranek udal politikari buruzko eztabaida orokorraren bigarren saioan.  

21 Zabalgunearen eta Merkataritza Zerbitzuaren arteko lankidetzaren emaitza da ekimena, eta horren bidez tokiko merkataritza ehun berria sortu nahi da auzo berrietan eta Erdi Aroko hirigunean, birgaitze eta lurzoru udal sozietateak hutsik dituen lonjak baliatuz. Gutxi gorabehera, 60 areto dira Zabalganean, 20 Salburuan eta 20 Erdi Aroko hirigunean

Alkateak adierazi duenez, "oso baldintza onuragarriak eskaintzen dituen alokairu programa izango da, enpresa-proiektu bat abian jarri nahi duten ekintzaileei arrisku ekonomikoa gutxitzea ahalbidetuko dien sistema batez, eta negozio berriaren bideragarritasuna gehiago bermatuz". 

Horretarako, aretoak gehienez zazpi urtez alokatzeko aukera emango da, gabealdi batekin (lehenengo kuotak ez lirateke ordainduko, egin beharreko inbertsioak berdintzeko) edo errenta-hobari batez, urtez urte pixkanaka gutxituko dena. Aretoa egokitzeko eta jarduera martxan jartzeko egin beharreko gastu handia berdinduko litzateke hartara. 

Zazpi urteko epea amaitu ondoren, jardueraren titularra den ekintzaileak aretoa utzi edo jabetzan erosteko aukera izango luke. Salmenta-prezioan ere hobaria ezar liteke tasazio ofizialaren ehuneko zehatz baten arabera.  

Tokiko merkataritza ezartzen laguntzeko programa 21 Zabalgunearen Administrazio Kontseiluari aurkeztuko zaio laster.

 

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: