Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuetara joateko hitzordua har daiteke

2020ko uztailaren 2an

Uda honetan, aldez aurreko banako erreserbaren sistema baliatu beharko dute abonatuek Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuetara joan ahal izateko.

Edukierak mugatuta daude, eta egunean bi txanda ezarri dira —8:00etatik 14:30era eta 15:30etik 22:00etara—, eta bi aldi —astelehenetik ostegunera eta ostiraletik igandera—. Igerilekuetara joateko, aldez aurretik erreserba egin beharko da txanda horietako batean —gehienez erreserba bat, egunean—, eta erabiltzaile bakoitzak hitzordu-kopuru mugatua izango du astean:

  • Asteko aldian, pertsona bakoitzak gehienez goizeko hiru txandatarako eta arratsaldeko bitarako eman ahal izango du izena. Aurreko ostiraleko 8:30etatik aurrera eskatu ahal izango dira aldi horretarako hitzorduak.
  • Asteburuko aldian, pertsona bakoitzak gehienez goizeko hiru txandatarako eta arratsaldeko bitarako eman ahal izango du izena. Aurreko astearteko 8:30etatik aurrera eskatu ahal izango dira aldi horretarako hitzorduak.

Nola egin erreserbak

Bideotutoriala

Oraingoz, bideotutoriala gaztelaniaz hutsean dago.

https://www.youtube.com/watch?v=7AkXes0Gq1s(Beste leiho batean irekiko da)

Bi modutara egin daitezke erreserbak:

Sistemarik zuzenena egoitza elektronikoarena da, eta hori erabiltzea gomendatzen da, aukera ematen baitu nahi den txanda eta aldirako zenbat leku libre dauden ikusteko, eta itxoin beharrik ez baitago. Hori erabiltzeko, aktibatuta eduki behar da Herritarren Udal Txartela, webgunean tramiteak egiteko: prozedura erraza da, eta hainbat kudeaketa eta tramite online egiteko aukera ematen du.

Gogoan izan: ezingo da baliatu txartela ahazten denerako dagoen txartel berezia. Herritarren Udal Txartela eduki ezean, ezingo da sartu. Bi urtera arte ez da hitzordurik beharko eta 2 urtetik 5era bitartekoek Herritarren Udal Txartela eduki beharko dute (kosturik gabea), ez baita doako sarrerarik emango.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.