Memoria Historikoa - Olarizu mendiko gurutzearen dokumentazioa
Gurutze hau Gasteizen 1951ko azaroaren 4tik 18ra bitartean egin zen Misio Santua oroitzeko asmoz egin zen. Monumentu hau asmo erlijioso hutsez sortu zen, eta herritarren artean eginiko diru-bilketa bidez ordaindu. Alabaina, diktadura frankistako agintariek sinbolo politiko bihurrarazi zuten halabeharrez, gurutzearen oinarrian errepublikarrek hildako apaiz arabarren izenak gehitzearekin bat.
Memoria-Gasteiz
- Frankismoa Giza Eskubideak sistematikoki urratu zituen diktadura izan zen.
- 1936 eta 1978 bitartean jazarpen politikoa eta errepresioa jasan zuten ehunka gasteiztarrek, diktaduraren ideologiarekin bat etorri ez, eta erregimen haren kontra egiteagatik.
- Hamarkada horietan, hierarkia katolikoak bat egin zuen diktadura frankistarekin, zeina armen indarrez ezarri baitzen, 1936ko uztailaren 18an Bigarren Errepublikaren aurka estatu-kolpea jo ostean.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.