Hemen zegoen Arabako antzinako probintziako espetxea, indarrean 1973ra arte. Gerra Zibilak eta diktadura frankistak iraun bitartean jende ugari espetxeratu zuten bertan, 1936an Bigarren Errepublikaren kontra estatu-kolpea jo zutenen ideologia politikoarekin bat ez zetozenak.
Dozenaka preso eraman zituzten espetxe honetatik, eta epaiketarik gabe hil ostean, hobi komunetan lurperatu zituzten ezkutuan. Hemendik eraman zituzten, esaterako, 1937ko martxoaren 31n Azazetako mendatean hil zituzten hamasei pertsonak, horien artean orduan Gasteizko alkate zena, Teodoro González de Zárate.
Xafla honek oroitu eta ondratu nahi ditu gerra eta diktadura garaian beren ideia politikoengatik, eta demokrazia eta askatasuna defendatzeagatik, espetxe honetan zigortutako errepresaliatu guztiak.
Informazio liburuxka (pdf)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.