Informazio praktikoa - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Vitoria-Gasteiz Euskal Autonomia Erkidegoko eta Arabako hiriburua da. Tamaina ertaineko hiria da, ia 250.000 biztanle baititu; hiri trinkoa da, biologia eta paisaia aberastasun handiko ingurune batean kokatua, eta bizi-kalitate altukoa.
Klima
Udako batez besteko tenperatura 18ºCtakoa izaten da eta negukoa, berriz, 8ºCtakoa. Leun samarrak dira tenperaturak urte osoan zehar, udaberrian eta udazkenean euria nahiko sarria izanik. Neguan elurra botatzen du noizbehinka eta udak ez dira beroegiak izaten.
Ohiko ordutegiak
- Dendetako ordutegia: 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara izaten da. Denda asko egoten da larunbatetan zabalik. Saltoki handiek eta merkataritza-guneek, orokorrean, ordutegi jarraitua (ez dute eguerdian ixten) izaten dute, hau da, 10:00etatik 22:00etara, larunbatak barne.
- Otorduen ordutegiak, oro har:
- Gosaria: 8:00ak eta 12:00ak bitartean.
- Bazkaria: 13:30etik 15:30era.
- Afaria: 21:00etatik 23:00etara.
- Bulegoetako ordutegirik ohikoenak: goizez, 9:00etatik 13:00/14:00etara eta, arratsaldez, 15:00 edo 16:00etatik 19:00etara. Larunbatetan itxita egoten dira enpresa edo bulego gehienak. Zentro ofizialek, orokorrean, goizez baino ez dute irekitzen (8:00etatik 14:00etara).
Hizkuntza
Bi dira Euskadiko hizkuntza ofizialak: euskara eta gaztelania. Hizkuntzari buruzko informazio gehiago.
Jaiegunak
Korronte elektrikoa
220V eta 50 ziklotakoa da korronte elektriko arrunta. Korronte-harguneak europar erakoak izaten dira, hau da, bi konektore biribildunak.
Baketxeak eta aurrezki kutxak
Banku eta aurrezki kutxen jendaurreko ordutegia honakoa da: 8:30etik 14:00etara. Hainbat banku-sukurtsalek arratsaldez ere irekitzen dute, ateak 16:00etatik 17:30era izaten dituzte zabalik.
Txartelak deuseztatzeko zerbitzuen telefono-zenbakiak:
- VISA: tel. 900 991 124
- Servired: tel. 902 192 100
- American Express: tel. 900 814 500
- Servicios 4B: tel. 902 114 400
Pasaporteak
Europar Batasuneko eta Mendebaldeko Europako hiritarrei Nortasun Agiri Nazionala eskatzen zaie. Beste herrialde batzuetakoei, ordea, indarreko Pasaportea edota Pasaportea eta Bisatua. Argibideetarako jo Espainiak atzerrian dituen Enbaxada eta Kontsulatuetara.
Larrialdiak eta 24 orduko zerbitzuak
- Udaltzaingoa: tel. 092
- Larrialdiak: tel. 112
- Hospitales con servicio de urgencias:
- Txagorritxu ospitalea. José Atxotegi z/k. Google Maps aplikazioan ikusi. Telefonoa 945 00 70 00.
- Santiago ospitalea. Olaguibel, 29. Google Maps aplikazioan ikusi. Telefonoa 945 00 76 00.
- Guardiako farmaziak: Arabako Farmazialarien Elkargo Ofiziala.
Wifi
Udalaren wifi zerbitzuari buruzko informazioa.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.