11 negoziok baliatuko dute 21 Zabalgunearen lonjak alokatzeko programa

2021eko maiatzaren 7an

Martxoaren 22an bukatu zen lokalak erosteko aukerarekin alokatzeko 21 Zabalguneak eta Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak elkarlanean bideratu duten programa. Guztira, hamaika interesdun izan dira. Lehen aukera gisa, hirigune historikoko lokal bat eskatu dute zazpik; Salburuko lokal bat bik eta Zabalganeko lokal bat beste bik.

Lokal horiez gain, beste 9 lonja erreserbatu dira hirigune historikoan Ekonomia Sustapenaren eta Enpleguaren Sailak kudeatzen duen enpresa-mintegia handitzeko. Hasiera batean, horietako zazpi egokituko dira.

Jarduera hauetarako eskatu dira hamaika lokalak, deialdian:

  • 2 aholkularitza-zerbitzu
  • 2 denda
  • Jantzigintza-lantegi 1
  • Moda diseinatu eta merkaturatzeko, 1
  • Sukaldaritza-lantegi 1
  • Dastatze eta show coocking espazio 1
  • Fisioterapia 1
  • Eskolan laguntzeko akademia 1
  • Komunikazio-zerbitzu bat

Aurkeztutako eskabideak baloratzeari ekin zaio, programaren oinarriak aintzat harturik, eta laster emango da adjudikazioen berri.

Beste deialdi bat

21 zabalgunea pozik dago deialdiari emandako erantzunarekin, aare gehiago kontuan izanik zein zirkunstantzia zailetan egin den deialdia, pandemia dela eta. Eskabide formalez gain, oinarrietan ezarritako epetik kanpo, interesdun berrien 9 eskaera jaso dira (eta azkenean gauzatu ez diren balizko eskatzaileen kontsulta asko), eta horrek bultzatzu egiten dio Sozietateari hurrengo hilabeteetan beste deialdi bat egitea azter dezan. Ana Oregi, 21 Zabalguneko presidenteak programa berriro aztertzeko konpromisoa hartu du 21 Zabalguneko kontseiluan.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.