Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Zer da CEA?
CEAren misioa Vitoria-Gasteizko iraunkortasunaren alde egitea da, gure udalerriaren garapen iraunkorra sustatuz bere osotasunean, ez soilik entitate isolatu modura, baita bere bioeskualdea den Arabako Lautadarekin duen lotura kontuan hartuta ere.
CEAren helburuak honako hauek dira:
- Hirirako zein lurralde osorako politikarik eraginkorrenak formulatzeko existitzen den informaziorik onena bildu, kudeatu, analizatu eta erabiltzea.
- Udalerriaren (eta bere bioeskualdearen) funtzionamendua analizatzea sistema ekologiko, sozial zein ekonomiko modura, eta ezagutza hori tokiko zein eskualdeko plangintza eraginkorragorako erabiltzea.
- Hirirako eta lurralderako eszenatoki iraunkorragoak proposatzera eta artikulatzera zuzendutako plan eta programak sustatzea.
- Herritarren prestakuntza, informazioa, sentsibilizazioa eta parte-hartzea sustatzea hiri eta lurralde iraunkortasunaren alorrean, inplikaturik dauden eragile sozial eta ekonomiko guztien parte-hartzea segurtatuz.
Historia
Ingurugiro Gaietarako lkastegia laurogeiko hamarkadaren amaieran sortu zen, udal mailan ingurumen hezkuntzako prestakuntza dinamizatu nahian.
Hain zuzen ere, ingurumen teknikariak prestatzeko graduatu-ondoko egitaraua, bere esangurarik zabalenean, horrelaxe sortu zen. Pixkanaka, jardueren nondik-norakoak dibertsifikatuz joan dira, eta Ikastegiaren xedeak interes handiagokotzat jotako espezialitateetara bideratu baitira: Geografia Informazioko Sistemak, Teledetekzioa, Enpresentzako Ingurumen Zerbitzuak, Ingurumen Inpaktuen Azterketa eta Zuzenketa, etab.
Koalifikazio txiki eta ertaineko lantaldeak prestatzeko egitarauak ere diseinatu dira, baita administrazio zein enpresa pribatuetako langileak birgaitzeko ikastaroak ere, eta kasu guztietan eduki praktikoak eta ikasleak lan-munduan sartzeko eman diren urratsak, bereziki lan-praktikak, ugariak izan dira.
CEAk unibertsitate eta ikerketa zentroekin izandako harremanei arreta berezia eskaini die, eta horren ondorioz irakaskuntza arloko hainbat doktoretza-tesi, argitalpen eta lankidetza, eta baita ikerketa-proiektu, aholkularitza, proiektu zuzendaritza, eta karrera amaiera eta masterretako praktikaldiak ere sortu dira.
1995eko maiatzean CEA erakunde autonomo bihurtu zen, eta bere estatutuetan ingurumen alorreko hezkuntza, prestakuntza eta ikerketara zuzendutako lan eremuak sendotu ziren, nahiz eta, aldi berean, beste alor batzuk jorratzeko asmoa ere bultzatu zen.
Informazio gehiago
- CEAren jardueren oroitza txostena (2023. urtea) (aurreko urteetako oroitza txostenak)
- Antolamendua
- CEAren estatutuak
- CEAren gardentasun ataria
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.