2026ko maiatzaren 7an argitaratua
FotoArte argazki lehiaketaren programazio berezia aurkeztu berri da. Jarduerak Salburuko, Iparralde eta Pilarreko Gizarte Etxeetan, eta Montehermoso Kulturunean izango dira. Sarrera librea da, baina jarduera batzuetan aldez aurretik izena eman behar da.Foto Arte jarduerak
Maiatzaren 18an: Arabako Argazkilari Elkarteak Astelehen Fotografikoa zikloan FotoArte-rekin kolaboratzen du, Irene Zottola artistaren hitzaldi batekin: "Lejos de la tierra: donde llegan imagen y palabra". Montehermoso Kulturunean, 19:00etan. Sarrera librea lekua bete arte.
Maiatzaren 19an. Berriro ere, Irene Zottola Gasteizen izango dugu, oraingo honetan lantegi teoriko-praktiko batekin: "La imagen como partitura". Salburuko gizarte etxean, 18:00etan. Izena eman behar da.
Maiatzaren 28an: “Erakusketa ibiltariaren inaugurazioa, Xuxurlaka arpa & uilleann pipe taldeak girotuta”. Pilarreko Gizarte Etxean, 19:00etan. Sarrera librea lekua bete arte.
Ekainaren 6an: "Kamerarik gabeko argazkigintza" lantegia Nahikari Mora, HAZ laborategiaren eskutik, Iparralde gizarte etxean, 11:00etan. Izena eman behar da.
Lehiaketa irabazi duten argazkiak, eta epaimahaiak aukeratutako beste 27 lan, gizarte-etxeetan ekainetik irailera bitartean egiten den erakusketa ibiltari baten parte dira. Datak jarraian kontsulta daitezke:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.