Herritarrentzako gomendioak uholde arriskurik bada

Uholde arriskurik bada, saia zaitez aholku hauei jarraitzen:

  1. Egoeraren eboluzioaren jakitun egon; horretarako bereziki tokiko hedabideei kasu egitea gomendatzen da.
  2. Ez zabaldu egiaztatu gabeko zurrumurru edo albisterik uholdearen kalte edo hedadurari buruz.
  3. Kendu ibilgailuak urek gainezka egiteko arriskua dagoen lekuetatik.
  4. Urrundu ibai ertzetatik eta sakanetatik. Ez gelditu zubietan, behea jo eta jendea eramateko arriskua baita.
  5. Beharrezkoa bada etxetik alde egiteko prestatu, eta eskumena duten agintarien aholkuei jarraitu.
  6. Etxeko elektrizitatea, gasa eta ura kendu. Ateak eta sarbide guztiak itxi eta ziurtatu.
  1. Saia zaitez errepidez ez bidaiatzen, eta eginez gero kontu handiz ibili.
  2. Kontsulta ezazu zein den eguraldi iragarpena joatekoa zaren inguruan.
  3. Ahal dela, errepide nagusietatik eta autobideetatik joan.
  4. Ez saiatu ibirik edo urez estalitako lekurik zeharkatzen, ez eta zubirik ere, haren sendotasuna zalantzazkoa bada.

Informazio gehiago

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.