Herritarrentzako gomendioak arrisku naturalak direla eta

112

Herritarrentzako gomendioak haize zakarrak direla eta

Haize zakarren arriskurik bada, saia zaitez aholku hauei jarraitzen:

  1. Ez joan parke publikoetara, bereziki Salburuko aintziren ingurura.
  2. Ateak, leihoak eta eguzki-oihalak itxi eta finkatzea.
  3. Ken itzazu loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektuak.
  4. Deitu 112 telefonora arrisku egoerarik antzemanez gero.

Aire zabalean bazaude,

  • aldendu erlaitz, murru, zuhaitz eta publizitate hesietatik, eta kontuz ibili eraikitzen ari diren zein hondatuta dauden eraikinen aurretik igarotzean.

Bidaiatzeko asmoa baduzu,

  1. saiatu errepidez ez bidaiatzen eta eginez gero kontu handiz ibili;
  2. kontsulta ezazu zein den eguraldi iragarpena joatekoa zaren inguruan.

Obretarako gomendio bereziak

  1. Aldamioak, garabiak eta eror daitezkeen bestelako elementuak finkatu.
  2. Garabiak finkatuta eta haize-orratz kokapenean daudela egiaztatu.
  3. Aldamioetan aske dauden elementuak kendu.

Bero boladei aurre egiteko gomendioak

  1. Gela freskoenetan geratu.
  2. Pertsianak, errezelak, eguzki-oihalak eta abar jaitsi, eguzkiak zuzen jo ez dezan.
  3. Saia zaitez etengabe freskatzen.
  4. Edan likido ugari.
  5. Ez hartu alkoholdun edaririk edo kafeinadunik.
  6. Erabil ezazu eguzki babes egokia.
  7. Ez utzi inoiz umeak edo adinekoak ibilgailu itxi baten barruan.

Ekaitz gogorrei aurre egiteko gomendioak

  1. Ateak eta leihoak itxita eduki, eta tresna elektrikoak desentxufatu. Telebisten antena hargunea deskonektatu.
  2. Ekaitz elektrikoa bada, ez eraman metalezko objekturik, eta metalezko egitura eta hesietatik aldendu, bai eta elektrizitatea eroateko zutoinetatik edo lineatik ere.
  3. Udan ekaitz elektrikorik bada, ez bainatu itsasoan edo igerilekuetan. Aldendu zaitez aintzira eta itsas bazterretik. Arrantzan ari bazara, kanaberak desmuntatu, elektrizitate deskargarik ez erakartzeko.
  4. Herritarrentzako aholkuak arrisku naturalak direla eta

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.