Herritarrentzako gomendioak etxeko suteak eragozteko

Ondoren, zenbait gomendio emango dugu suteak eragozteko, eta horrelakorik gertatzen bada nola jokatu jakiteko:

  1. Garbiketak eta ordenak suteak eragozten laguntzen dute.
  2. Gasezko sukaldeak edo berogailuak dauden geletan kanporako aireztapena eduki behar da.
  3. Berogailuek suteak eragin ditzakete. Erre daitezkeen gauzetatik (errezelak, mahai-zapiak eta abar) urrun eduki (gutxienez metro batera).
  4. Kandelak ere arriskutsuak izan daitezke.
  5. Ez utzi ume txikiak etxean bakarrik.
  6. Ez utzi pospolo edo pizgailurik umeen eskura.
  7. Etxetik irten edo oheratu aurretik, egiaztatu ez dagoela piztuta sutea eragin dezakeen gailuren bat.
  8. Ez konektatu hainbat gailu hargune anitzeko entxufe bakarrean, eta manten ezazu onik elektrizitate instalazioa.
  9. Ez erabili hondatuta dagoen gailurik (berogailuak, sukaldeak, hozkailuak, eta abar), eta ez saiatu manipulatzen edo konpontzen, zuzen egiten ez badakizu.
  10. Ohean bazaude, ez erre.
  11. Ez bota zigarrokinik zaborrontzira guztiz itzalita daudela egiaztatu gabe. Segurtasun handiagoa izateko, busti itzazu bota aurretik.
  1. Kerik edo surik dagoela antzemanez gero, 112 telefonora deitu. Etxeetan detektore automatikoak jartzea komeni da.
  2. Nonahi zaudela, aintzat hartu lekuak dituen larrialdietako irteerak eta ebakuazio ibilbideak.
  3. Sutan dagoen eraikin batean barrena ibili behar baduzu, hormei atxikita egin aurrera, horrela errazago aurkituko baititugu irteteko ateak.
  4. Eskaileretan poliki egin aurrera, hormetatik hurbil, eta oinaz haztatu mailak gorputz osoa gainean bermatu aurretik.
  5. Ahalik eta makurtuen joan, behealdean airea garbiago egongo baita, eta ahoa eta sudurra zapi busti batez babestu.
  6. Jantziak sutan dituen norbaiti lagundu behar badiozu, ez dezala korrika egin; lurrera bota eta birakarazi, sugarrak itzali arte.
  7. Sutea hasierako fasean itzaltzen saiatu, itzalgailuak erabiliz.
  8. Sutan dagoen leku batetik alde egitean, beti, atea itxi irten ondoren.
  9. Ahal bada, gas hornidura eten.
  10. Ahal bada, elektrizitate hornidura eten (baina gauez gertatzen bada, ez da komeni argia kentzea eraikina hustu arte).
  11. Kalera irtendakoan, ez gelditu irteerako atearen ondoan, utz iezaiezue lekua atzetik datozenei; ez zaitez inoiz itzuli zure gauzen bila.
  12. Era ordenatuan eta lasai jokatu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.