1988an, Gasteizko Udalak 21 Tokiko Agendaren prozesua jarri zuen abian. Horren barruan 2002-2007 aldirako Ingurumen Ekintzarako Plana nabarmendu behar da, Udalak ingurumenarekin lotuta bideratu dituen politikak eta ekintzak antolatu eta sustatzeko eta horiei koherentzia emateko balio izan baitu. 2009ko otsailaz geroztik, Gasteizko Udala ekintzarako plan berria taxutzen aritu da, 2010-2014 aldirako 21 Agendaren Ekintza Plana zehazki, gizarte taldeen ordezkaritza garrantzitsu batekin batera. Ingurumenaren arloan ez ezik, iraunkortasun irizpideak udalaren hirigintza kudeaketaren arlo guztietan ezartzea da helburua. 2010eko abenduaren 30ean onetsi zen plana.
Ura baliabide berriztagarria baino urria denez, bere kudeaketa da Ingurumen Ekintzako Planaren ardura garrantzitsuenetariko bat. Plan honen helburuak ur-hornidura bermatzea eta uraren kontsumo zuhurra egitea dira besteak beste, eta beraz, baliabide hidrikoen kudeaketa egokia lortzeko beharrezkoak diren jarduerak zehaztu dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.