Udaleko hezkuntza jarduerak - Hirikoak, esperientzia-trukea

Parte-hartzea sustatzea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Herritarren parte-hartzea sustatzea

izena eman online

Deskribapena

Europako zenbait hiritako ikastetxeekiko truke programetan parte hartzen duten ikasgela eta taldeei zuzendutako jarduera.

Jardueraren helburua da hiriko ikastetxeetako neska-mutilek zein Europako beste hiri batzuetatik trukea egitera datozenek Gasteizi buruz eta beste gai batzuei buruz (bizikidetza, kultura eta mugikortasuna) duten ikuspegia ezagutzea. Aldi berean, gune bat sortu nahi da esperientziak, iritziak eta iradokizunak partekatzeko.

Jardueran bildutako proposamenak eta ondorioak formatu eta euskarri ezberdinetan islatuko dira, hiriko beste talde edo/eta foro batzuekin partekatzeko.

Hiria hobeto ezagutzea, leku turistikoez haratago, partaidetza eta bizipen dinamiken bitartez.

Esperientzia, iritzi eta iradokizunen trukea lortzea.

Kanpokoek jatorrizko hirian eta Gasteizen aurkitu dutena konparatzea, eta alderantziz.

Ekarpenak jasotzea, denen artean hiria eraikitzeko, gazteak une oro protagonista direlarik.

Balioak

Parte hartzea, ekitatea eta erantzukizuna.

Helburuak.

  • Hiria hobeto ezagutzea, leku turistikoez haratago, partaidetza eta bizipen dinamiken bitartez.
  • Esperientzia, iritzi eta iradokizunen trukea lortzea.
  • Kanpokoek jatorrizko hirian eta Gasteizen aurkitu dutena konparatzea, eta alderantziz.
  • Ekarpenak jasotzea, denen artean hiria eraikitzeko, gazteak une oro protagonista direlarik.
  • Udal jarduera planifikatzerakoan hiriko neska-mutilen ikuspegia kontuan hartzea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. mailak) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa.

Antolamendua

  • Lekua: eskatzen duen ikastetxean.
  • Egutegia: eskaera eta lekuen arabera.
  • Ordutegia: 2 edo 2,5 orduko saio bat.
  • Materialak: hezitzaile taldeak behar duten dokumentazioa emango die parte-hartzaileei.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: udalaren web-orriaren bitartez egiten da.
  • Oharrak: Izena eman den hurrenkeraren eta aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Izena emateko fitxan, ikastetxeak nahiago dituen ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta parte hartuko duten neska-mutilen kopurua ere.

Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua.

Telefonoa: 945 161379.

Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.