Bisita gidatuak ABZra

ABZk zentroa ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen ditu. Talde antolatuak joan ohi dira, edo 4-12 urte bitarteko ikasleak edo aisialdiko taldeak, esaterako, baina beste adin eta mota batzuetako taldeak ere joan daitezke.

Baldintza bakarra aldez aurretik hitzordua hartzea eta ahal dela uda-udazkenean joatea da.

Bisitetan ABZn egunero egiten den lana erakutsi eta zentroko instalazioak ezagutarazten dira, bai eta "adopzio eta edukitze arduratsua" ideia zabaltzen ere, pertsonen eta konpainiako animalien arteko harremana hobetzeko oinarrizko kontzeptua baita.

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157628494816239(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.