"Erosi beharrean, adopta ezazu! Animaliak arduraz zaindu" kanpainako bideoa.
Txakur adoptatu berria ondo egokitu dadin aholku hauei jarraitzea komeni da:
Albaitariak ezarriko ditu txertatzeko jarraibideak, bai eta bisita egutegia ere.
Garrantzitsuena haren atsedena errespetatzea da, beraz, horretarako leku egokia jarriko zaio.
Bakarrik egoten irakatsi, jostailu interaktiboekin entretenituta. Komeni da ikas prozesu hori asteburuan edo opor garaian hastea.
Ez da komeni zigorra heziketaren zati izatea. Horretarako, "ez zigortu, irakatsi baizik" lemari jarraitzea gomendatzen da.
Azkenik, une oro txakur batekin ari garela gogoratzea komeni da. Jatea, lo egitea, paseatzea eta maitasuna nahikoa ditu ZORIONTSU izateko.
Lehena, eta inportanteena, gurekin denbora luzez egongo direla gogoan izatea da.
Etxera iristean, txakurkumea garbitzea komeni da, apar lehorrez edo urez eta xaboi neutro batez. Oso garrantzitsua da ondo-ondo lehortzea, aire beroz.
Ahalik eta azkarren albaitariarengana eramatea komeni da, gune zoologiko batetik atera berria baita. Osasun txartela ere eraman behar da, txertatzeko eta bizkarroiak kentzeko jarraibideak zehazteko.
Elikadura pisuaren eta tamainaren araberakoa izango da; horretarako ordutegi eta leku bereziak zehaztuko dira.
Konpainiako animaliak antzutzea oso tresna egokia da nahi gabeko sabelaldiak eta horren ondoriozko animaliak abandonatzeko joera galarazteko.
Gainera, antzutzeak "balio erantsia" ematen diete ebakuntza izan duten animaliei; izan ere, ar eta emeen artean sexu-hormonak urritzeak murriztu egiten dituela baita beren agresibitatea eta hainbat jokaera deseroso (esaterako usain sakona), eta emeen kasuan, baita bularreko tumoreen arriskua.
Berez ez dago nahitaez animaliak antzutu beharrik, baina Armentiako Animaliak Babesteko Zentroan biziki gomendatzen dugu, Europa eta Estatu Batuetako zentro gehienetan bezala.
Armentiako Animaliak Babesteko Zentroaren erabiltzaileek bertan dauden animaliak egoki irizten dion unean antzutzeko eskubidea duela; gainera, pixkanaka antzutzeko ebakuntzen kopurua handitu egin nahi da.
Konpainiako animalia antzutuak animalia osasuntsuak dira, antzutzeak ez diete okerreko aldaketarik eragiten, eta bai, aldiz, pertsonekiko elkarbizitzara egokitzen laguntzen.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.